diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Askotariko erakuslehio

EKOIZLEAK

Askotariko erakuslehio

Txerria izaten da protagonista ‘Konsti’ plazan, baina bertan eta Gipuzkoa plazan ere, saltzaile ugari egoten dira lanean

22.12.09 - 08:09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Santo Tomasen feria, txorixua eta ogia (edo txistorra eta taloa). Lelo aski ezaguna dugu hori. Alabaina, motz geratzen da atzo Konstituzio Plazan nahiz Gipuzkoakoan ikusitakoaren arabera. Izan ere, azokan ahatearen produktuak, kontserbak, gozoak, eztia, hestebeteak, olioa, likoreak... ikusi, dastatu eta erosi zitezkeen. Gure baserritar, artzain eta artisauen lehen eskuko produktuak.
J.M. Zabalegi | Barazkiak
«Duela 15 urte 14 ekoizle, gaur lau»
Kolorez beteriko postua jarri zuen beste behin Olatxo baserriko Jose Manuel Zabalegi barazkizaleak Konstituzio plazan –Lur Gaien lehiaketako lehen saria eman ziona–. Denetara, 80 bat barazki eta fruituekin osatu zuen bere postua eta bertan, neurri eta mota guztietakoak zeuden. Jose Manuelek lan handia egin behar izaten du urtero horrelako postu deigarria jarri ahal izateko.Zioenez, «hiru bat hilabete lehenago hasten gara San Tomas azoka prestatzen» eta azkeneko egunetan lan handia egin behar izaten dute. «Egunean, berriz, sei bat lagun aritzen gara postua apaintzen». Ordainetan sariak jaso ditu urte hauetan guztietan, nahiz eta pentsa «Udalak ere zerbait eman beharko liguke. Gu egunero Groseko azokan izaten gara, han saltzen dugunarekin bizi gara eta gaurko ez digu ezer ematen. Kontuan izan duela hamabost urte hamalau postu jartzen zirela, gaur berriz, lau bakarrik gaude, lan asko eta diru gutxi baitago hemen». Ordu eta lagun ugari lanean, bere anaia Patxi eta familikoak ondoan zituela. «Garai batean gure ama etor-tzen zen, 70 bat urte egin zituen plazara etorriz. Berak inauguratu zuen zaharra eta berria zabaldu zuenean ere bertan izan zen». Amaren urratsak jarraitu zituen Zabalegik, baina orain gauzak zailtzen ari zaizkie. «Urumeako errepidearen lanak direla eta, lur sail handiak kendu dizkigute eta nabaritu dugu ekoizpenean». Hala ere, Jose Manuelek lanean jarrai-tzeko asmoa du «bizirik jarraitzen badugu behintzat».
J. Ignacio Jauregi | Txerrikiak
«Urdaiazpikoa, produktu izarra»
Larraungo hotzak utzita, Donostiara hurbildu ziren atzo Jose Ignacio Jauregi eta bere laguntzaileak, horien artean, Amaia eta Ainhoa, euren txerrikiak saltzera. Duela lau urte hasi ziren euskal txerrien produktuak ekoizten eta atzo Konstituzio plazan ziren solomoa, txorizoa eta beste produktu asko saltzen. Bereziena, hala ere, «urdaiazpikoa da eta jendeari gehien gustatzen zaiona». Bere postura hurbiltzen zirenak ho-tzari aurre egiteko hirugihar pintxoak erosteko aukera izan zuten. Usain benetan goxoa zuten eta eguerdi partean eta arratsaldean ere, bikain asentatzen ziren sabelean «Txistorra jateko ohitura handia dago baina guk hirugiharra eskaini nahi izan dugu, zerbait berezia bezala». Jauregik azaldu zuenez, «gure txerriak Arruitzen izaten ditugu. Bertako belazeetan ibiltzen dira egun osoan suelto. Ekoizteko lantegia, berriz, Lekunberrin dugu. Bertan, dugu dastatzeko eta salmentarako lekua». Jauregik azpimarratu zuenez, hasi berri diren lanbide honetan «helburu garrantzitsuena gure kalitate maila altua kontrolatzea da eta horretarako guk jarraitzen dugu ekoizpen prozesu guztia. Idortegiak ere gure instalakuntzetan ditugu».
Eugenio Elorza | Erlezaina
«Kableak juntatu eta erleekin hasi nintzen»
Eugenio Elortza segurarrak erletik eratorritako era guztietako produktuak zituen erakusgai Gipuzkoko plazako bere postutxoan. Eztia, noski, polena, propolioa, kremak, argizariak... «Eztia ongi saltzen da, azken urteetan gorakada izan du. Jendeak asko baloratzen du. Askok ez dute igual egunero jaten, baina bai katarroa dutenean-edo... osasunarekin lotzen dute. Orain dela hamarkada batzuk, azukre zuria azaldu zenean izan zuen halako batxe bat baina orain preziatua da». Atzokoan, dena dela, azoka jende aldetik «flojoxeago» zihoala onartzen zuen. 35 urte daramatza Elorzak erlezain gisa. «Gutxi batzurekin hasi nintzen, nire aitonak egiten zutena nolabait errekuperatuz, ze batxe hura izan zuenean, egiteari utzi zitzaion etxean. Baina niri kableak juntatu zitzaizkidan eta hala hasi nintzen. Gero 52 urterekin lanik gabe geratu nintzen eta honekin hasi nintzen buru belarri». Orain 150etik 200era izango ditu, hiru lekutan banaturik. «Asko dira denak batera izateko». Seguran –jaiotetxean, Ermansoro baserrian–, Zerainen eta Araban, Asparrenan. Erlea guztietan bera izanda ere, erle beltza, eztia ezberdina omen da, leku batetik bestera loreengatik. «Gipuzkoan akaziak ditugu asko eta horietatik ateratzen den eztia mehea eta suabea da; Arabakoa, berriz, lodiagoa eta fuerteagoa. Gustu guztietarako dugu, beraz».
Jon Urkiola | Gazta eta Ogia
«Oso estimatua da baserriko ogia»
Postua Tomas Uriola aitaren izenean bazegoen ere, Jon zegoen atzokoan haren buruan, Gipuzkoako Plazan. «Ama eta biok etorri gara». Ezkio-Itsason duten 1.400 buru inguruko artaldearekin, «eta behiekin», ere gauza bera gertatzen oman da. «Familia guztia okupatu behar». Idiazabal jatorriko gazta, Berroeta –ketua eta ketu gabea–, eta hari era ezin hobean datorkion ogia zituzten atzo postuan. «Baserriko ogia jendeak asko estimatzen du. Gutxi egoten da-eta». Goraino beteriko zazpi bat saski zituzten atzokoan salgai, tamaina guztietako ogiekin, eta gu han egon ginen denboran, behintzat, atsedenik ez zuten izan. Aspalditik etortzen omen dira azokara –«ez dakit zenbat urte, baina asko»–, eta atzo ere goizeko 8etako han ziren. «Gurea azokak dira: Urretxun, Zumarragan, Legazpin... izaten gara, eta Arantzazun ere jartzen dugu postua. Gainontzekoa baserrian saltzen dugu, Ezkion».
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.