diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Lauburu erabilera anitzeko eraikinaren inaugurazioa

AIZARNAZABAL

Lauburu erabilera anitzeko eraikinaren inaugurazioa

19.12.09 - 04:18 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bihar goizeko 11:00etan inauguratuko da agintariekin Lauburu eraikina. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean ateak irekita egongo dira herritarentzat. Horrela ikusi ahal izango dira guneko areto denak, proiekzio gela, lau biltoki, eguneko zentroa, osakidetzako kontsultorioa, sukaldea bi jangelekin, soinketa aretoa aldegelekin, liburutegia, informatika gela, ludoteka, bilera gelak eta etxe tutelatua.
Nahiz eta Lauburu gunea inauguratua geratu, erabilera martxa edo irekiera eguna urtarrilaren 7an izango da, Errege ondorengo egunean. Aretoen bisita artean, aho gozagarri bat izango da bertaratzen diren denentzat.
Osakidetzako mediku kontsultetan, Aizarnazabalgo herritar denon ardura izango du mediku batek, nahiz eta orain arte bezala txandak Zestoan hartu behar; zerbitzu hau otsaila aldera hasiko litzateke. Soinketa gelan, harpidetza txartel bidez funtzionatuko da, goizeko 8:00etatik iluntzeko 9:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera, 16 urtetik gorakoentzat, norberak zaindu beharko duelarik materiala eta tresneria; kameraz zainduta izango da gela hau. Harpidetza udaletxean egingo da urtarrilaren 7tik aurrera.
Ludoteka, 0tik 7 urte bitarteko haurrentzat izango da, 16:00etatik 19:00etara bitartean, ume bakoitzaren ardura eta materialaren erabilpenaren ardura gurasoek edo zaintzaileek izango dutelarik.
En Tuenti
Lauburu erabilera anitzeko eraikinaren inaugurazioa

Aizarnazabalgo Lauburu erabilera anitzeko gunea.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.