Borrar
Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Komertzioetarako egin den kartela.
OIARTZUN

Oiartzungo Udalak denda txikietan erosketak egitea sarituko du komertzio txikia sustatzeko

Xorrolan dohainik ibiltzeko txartelak banatuko dira erosleen artean

EGARRIZ

Jueves, 17 de diciembre 2009, 09:57

Oiartzun Herriko komertzioetan erosketak egiten dituztenek saria izango dute, bihartik aurrera: Xorrola herri barruko autobus zerbitzua dohainik erabiltzeko txartelak jasoko baitituzte erosketak egiten dituztenean.

Udalak komertzio txikiari bultzada emateko jarri du martxan eximen hau. Horrela, herriko denda txikietan erosteak saria izango du. Horrela, oiartzuarrak, batez ere Gabon garaia bertan dagoela kontuan hartuz, herriko komertzio txikietan euren erosketak egitera bultzatu nahi ditu Udalak, herriko ekonomia laguntzeko.

Herriko komertzio txiki guztiek banatuko dituzte txartelak, bai kaskoan daudenek (Elizalden) eta baita auzoetakoek ere: arropa-denda, estetika-zentru, janari-denda, harategi.

Gabon abestien kontzertua

Hemen ditugu atejoka dagoeneko Gabonak, batzuentzat konturatu gabe iritsiak eta beste batzuentzat ibilbide luze baten ondoren. Ibargain Musika Eskolan, beti bezala, Gabon Abestien kontzertu bat antolatu dute.

Aipatu kontzertua, bihar, arratsaldeko 19:30ean, Oiartzungo Doneztebe elizan eskainiko da eta kontzertu honetan musika eskolako talde gehienak arituko dira, hau da, kamara talde bat, orkestra, flauta taldea, Nau Taldea, Hiru, bi, band, korua etab.

Beti bezala, 'betiko' gabon abestiak entzuteko aukera izango dugu bertan, baina oso ezagunak ez diren abestiak ere kantatuko omen dituzte.

«Ibargain Musika Eskola osatzen dugunok Oiartzungo eta eskualdeko herritarrak gurekin musikaz gozatzen ikustea gustatuko litzaiguke» dio Juan Pablo Lizartza zuzendariak.

Lartaun abesbatza

Bestalde, larunbat honetan, hilak 19, ilunabarreko 19:30ean hasita, Udaletxeko Areto Nagusian kontzertua eskainiko dute Donostiako Aita Donostia Abesbatzak eta Oiartzungo Lartaun Abesbatzak. Kontzertua erdibana izango da.

Aita Donostia Abesbatzaren zuzendaria da: Javi Alberdi. Lartaun Abesbatza Maddalen Dorronsororen zuzendaritzapean izango da. Amaieran elkarrekin Hator, hator kantatuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzungo Udalak denda txikietan erosketak egitea sarituko du komertzio txikia sustatzeko

Oiartzungo Udalak denda txikietan erosketak egitea sarituko du komertzio txikia sustatzeko