diariovasco.com
Sábado, 11 febrero 2012
claros
Hoy-2 / 3||Mañana-4 / 5|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Kantu zaharrak Mutrikun' CD eta liburuxka larunbatean izango da eskuragarri

MUTRIKU

'Kantu zaharrak Mutrikun' CD eta liburuxka larunbatean izango da eskuragarri

140 lagunek parte hartu dute ekimenean, batipat adinekoak

16.12.09 - 01:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Mutrikuko jatorria duen donostiar batek egindako eskakizunak, pentsaezinezko eran-tzuna izan du, izan ere 'Kantu zaharrak Mutrikun' ekimena gauzatua baitago bi urteko lanaren ostean. Ondorioa hor dago, Mutrikuko jatorria duten 44 kanta herrikoi jaso, kokatu eta grabatu ondoren, 2 CDetan sartu dituzte.
Baina ekimenak badu beste hainbat bide, adibidez, 44 kantu horien letrak jasoaz eta beste 120 kanta herrikoi sartu ondoren liburuxka bat kaleratu dute. Ekimenean, besteak beste, 140 lagun aritu dira, batipat adinekoak, beraiek bai izan direla lanaren protagonista zuzenak; Maritxu Ituarte, Jesusa Ibarzabal, Gregorio Arreitunandia, Angel Basterretxea, Lore Basurko Benita Bernedo edo eta Manuel Arrizabalaga besteak beste. Grabaketa era profesionalean egin da, horretaz Andoni Basterretxea arduratu delarik. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Gipuzkoa 2.0 programari esker, 2.200 euro eskuratu dituzte, ondorioz kalitatea primatu dutelarik lana egituratzerakoan. Emaitza larunbatean entzun ahal izango da, izan ere Santo Tomas azokan salgai jarriko bai tituzte.
CDak eta liburuxka 7 eurotan salduko dute, CDak bakarrik 6 eurotan eta liburuxka bakarrik nahi dutenak 2 eurotan izango du. 900 bat ale jarriko dira salgai.
Triki bazkaria
Larunbaterako hainbat ekintza desberdin dira antolatzen dihardutenak, batetik Mutrikuko Bertso Eskolak antolaturik bertso bazkaria izango da 'Lagun Artea' elkartean bertan kantari izango direlarik Jesus Mari Irazu eta Amets Arzallus bertsolariak.
Bazkaltzeko txartelak salgai daude 18 eurotan Iñigo-Belen, Osinalde eta Subeltzen, eta 18 urtetik beherakoak eta langabetuak berriz 9 euro ordainduko dute.
Bestalde, Miruaitz frontoian bazkari herrikoia antolatu dute bertako kudeatzaileek. Menua honakoa izango da; salda beroa, patatak txorizoarekin, gatzatua eta kafea. Edaria barne 10 euro kobratuko dute laguneko eta ez hori bakarrik, arratsaldean erromeria izango dute herriko trikitilariekin.
Dagoneko berrogeitamar lagun baino gehiagok izena eman dutenez, festa girora gehitu nahi dutenak 943-10 73 96 telefonora dei dezakete. Bi bazkarietan parte hartzeko tiketa eskuratzeko azken eguna biharkoa izango da.
En Tuenti
'Kantu zaharrak Mutrikun' CD eta liburuxka larunbatean izango da eskuragarri

Pedro Arreitunandia eta Nerea Arrizabalaga. :: GORRITIBEREA