diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Euskaldunok beldurrez gaude eta lagundu egin behar zaigu»

Juan Inazio Hartsuaga, Antropologoa

«Euskaldunok beldurrez gaude eta lagundu egin behar zaigu»

Gogoetazko bi liburu plazaratu ditu: 'Euskararen egoerari irizten' eta 'Gainontzeko kezkak'

13.12.09 - 02:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Juan Inazio Hartsuagak (Tolosa, 1957) bi liburu plazaratu ditu, biak artikulu-bildumak: 'Euskararen egoerari irizten' eta 'Gainontzeko kezkak' (Hiria). Ikasketaz antropologoa, Berrikuntza eta I+Gren arloan atera-tzen du bizimodua.
- Bi liburu oso desberdinak batera atera dituzu.
- Esango dizut bi liburuak zergatik atera diren batera. Gaiari hurbiltzeko modu bera erabili dudalako: modu arrazionala, modu zintzoa. Aurreiritziak alde batera utzita, Martetik etorri berria banintz bezala.
- Zergatik idatzi duzu lehenengo aldiz beste gai «berri» horiei buruz?
- Ez dudalako pentsatzeko modu arrazional hori inon ikusten. Edo oso gutxitan ikusten dut.
- Baina Martetik etorri berriak bezala idaztea ez dakit posible den. Bakoitzak bere urteetako irakurketak edukitzen ditu, adibidez.
- Baina hala ere jarrera hori erreibindikatzen dut. Eta zintzoa izatea. Ni formazioz antropologoa naiz, eta antrolopogo izatea da globo batera igotzea bezala.Zu oihanean bizi zara eta arbola besterik ez duzu ikusten; baina igotzen zara globo batera eta ikusten duzu oihana mugatua dela, eta oihana eta gero angioa datorrela, eta angioa eta gero basamortua...
- Gizateriaren arrazionaltasunik ez hori, adibidez, izadierarekiko harremanetan ikusten da.
- Eta beste gauza askotan. Hau arriskutsua izan daiteke etorkizunerako. Garai batean gizonak arrazionalago jokatzen ote zuen...
- Zein dira zantzu horiek, adierazten dizutenak garai batean gizateriak arrazionalako jokatzen zuela?
- Eboluzioa azaltzean, esaten da lehenbizi primate batzuk izan zirela, gero haietako batzuek burmuina garatu zutela piska bat, gero homo sapiens etorri zela, gure espeziea, eta hori abantaila ebolutiboa izan zela. Kieto! Abantaila ebolutiboa? Bai, abantaila izango da orain, 150.000 urte pasa direnean; baina orain dela 100.000 urte makina bat homo sapiens hilko ziren giharretatik piska bat eskax zebiltzalako, hortzak besteek bezain zorrotzak ez zituztelako edota inteligentziari zukua atera ezinik. Nik, ariketa moduan, zera proposatuko nuke: gaur, erabat arrazional portatzea onuragarria ala kaltegarria den gure arrakastarako eta iraupenerako. Nik garbi ikusten dut: txarrerako da.
- Zergatik?
- Esate baterako, askoz indartsuagoak dira talde dinamikan sartzen direnak. Leial jokatzen dute taldearekiko, benda jartzen dute begietan eta ez dute juzkatzen taldea ondo ari den ala ez. Balio horiek txinapantzeekin konpartitzen ditugu. Orain dela 100.000 urte bezala gaude.
- Zertan da esku artean darabiltzun Euskal eta Paleo Europar Mitologiaren Museoaren zure proiektu hori?
- Bi Administrazioen artean kakotuta gelditu da eta, krisia dela--eta. Orain geldirik dago. Ataungo alkateak mugitu zuen gehienbat asuntoa. Hemengo Administrazioaren aurrean ez ezik, Madrilgoarenean ere aurkeztu zuen. Jose Migel Barandiaranek kontsentsurako gaitasuna dauka eta Madrilgo Kultura Ministeroan lortu ziren diru batzuk. Zer gertatzen da? Koiuntura ere ez da oso ona, hemen Gipuzkoan azken urteotan museo berri asko ireki direlako, eta defizitarioak. Herri honetan, zoritxarrez, oraindik mitologia zer den ez daki jendeak. Jendeari kontatzen diozu eta ahoa zabalik gelditzen da: A, zer interesgarria! Eta museoarena komentatu dudanean hemen Gipuzkoan, batzuek esan didate: baina horrelako museoa badago Mungian! Eta badakizu han zer dagoen? Hiru metroko Olentzero bat eta Eurodisney moduko planteamendua. Badira 25 urte mitologiari buruzko nire lan hura argitaratu nuela, baina ez dira enteratu. Nere errua ere bada: euskaraz bakarrik argitaratu bainuen; eta gure agintariek euskaraz ez dute irakurtzen.
- Hortaz, argitara ezazu orain gaztelaniaz.
- Pentsatu izan dut itzultzea, baina orain ez dakit liburu hori ona ala txarra izango litzatekeen museoaren proiekturako. Gainera, museoaren proiektuari begira gauza berriak ikertu ditut, eta horiei eman nahi diet esklusiba.
- Mitologia ez da izango Barandiaranek jaso zuena soilik.
- Haren aurretik ere bildu ziren gauza batzuk, baina parte nagusia Barandiaranek jasotakoa da.
- Eta 'Euskararen egoerari irizten' liburu horretan, berriz, terminologia aldatzea planteatzen duzu. Orain arteko «euskalduna» eta «erdalduna» hitzak erabili beharrean, «erdaldun euskaltzalea», «erdaldun erdaltzalea», «euskaldun euskaltzalea» eta «euskaldun erdaltzalea».
- Hobe da terminologia bat, adierazten duena gizartean dagoena. Ni zer naiz, euskalduna edo erdalduna?
- Biak, ala?
- Ezin dugu gauzei buruz hitz egin izen desegokiak jartzen badiegu. Hiztegia daukagu orain dela berrehun urtekoa.
- Beste pasarte baten hau diozu: «Zenbat enpresaburu daude euskaltzale?». Eta konparazioa egiten duzu Kataluniarekin.
- Ni Parisen bizi nintzela, Parisko Euskal Etxean euskara ikasteko eskolak antolatu genituen eta irakasle ibili nintzen. Han jende korbataduna azaltzen zitzaidan. Ez dut esaten hemen ez dagoenik horrelakorik, baina zoritxarrez oso korbatadun gutxi ditugu euskaltzale. Nire familiaren erdia karlista euskaltzalea izan zen. Garai batean, «euskaldun fededun» zen; orain, elizkoia eta euskalduna, bata bestetik oso urrun daude. Nik esaten dudana: zergatik egon behar du beti euskarak beti norbaitekin ezkonduta, guztiona izan behar baldin badu? Ez da erraza hori aldatzea.
- Zuk diozunez, azken batean gurean badago hizkuntz borrokarik, nahiz ez ikusia egiten dugun. Eta esaten duzu baita ere hemen inposaketa dagoela.
- Euskaldunok beldurrez gaude. Eta lagundu egin behar zaigu. Keja egiten nuen liburuan, esaten nuen azpiratutako kolektibo bat garela euskaltzaleena, eta lagundu egin behar zaigula. Euskararen aldeko lege horiekin gauza lotsagarri bat gertatzen da: egiten ditugu kriston dekretuak, oso progreak, baina gero inork ez dakizkienak. Adibidez, Gipuzkoako Diputazioaren araudia aitatzen dut: galerazita dago esatea «en erdera, por favor». Egiten dira gure aldeko legeak, baina gero alfonbrapean sartzen dira, ez zaie publizitaterik egiten. Zergatik ? Beldurra dagoelako honek enfrentamendu zibilera eramango ote gaituen.
- Ausardia gehiago eskatzen diezu agintariei, eta baita herritarrei ere, ala?
- Naturaltasun gehiago, horixe eskatzen dut. Ni orain asko ibiltzen naiz ginearren artean. Beren historia ezberdina da, guk hemen azken ehun urteotan gerra guztiak galdu ditugu, eta hori geratu egiten da. Ginearrak berriz, afrikarrak dira, beltzak... baina beren hizkuntzan egiten dute eta zu tartean sartzen zarenean haiek beren hizkuntzan segitzen dute. Normala den bezala.
- Zure abizenaren idazkerak halako harrotasun bat adierazten du. Abizena ez duzu gaztelaniazko moldera ekarri nahi izan.
- «Arsuaga», nire aitak bakarrik ahoskatu du. Zeren aitonak, karlista eta frankista izandako aitona hark, «Artsuaga» ahoskatzen zuen. Gero h letra jarri nuen, «harri»-tik datorrelako, eta batuan hatxeaz delako. Baina gaur egun ezingo nuke aldaketa hori egin, Euskaltzaindiak ez lidake utzi- ko: haren arabera, Iparraldeko- ek bakarrik erabil dezakete hatxea kasu honetan.
En Tuenti
«Euskaldunok beldurrez gaude eta lagundu egin behar zaigu»

Juan Inazio Hartsuaga, eskuetan bi liburuak dituela. :: MICHELENA

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.