Borrar
Saria jasoz. Hunberto Arostegi, Carlos Ormazabal diputatuarekin.
Hunberto Arostegi segurarra, Gipuzkoako konpostatzaile onena
SEGURA

Hunberto Arostegi segurarra, Gipuzkoako konpostatzaile onena

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko lehiaketan lehen saria lortu du aurkezturiko 102 familien artean

ANDONI ETXEBERRIA

Martes, 1 de diciembre 2009, 04:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxeko Konpostajearen I. Lehiaketa irabazi du Hunberto Arostegi herritarrak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak Gipuzkoako Konpostatzaileen Sarearekin Elkarlanean antolatu du lehiaketa hau. Saria ,1.000 euro, baratzerako edo lorezaintzarako tresnak eskuratzeko, nekazalturismoetan egonaldiak egiteko, edo lorezaintza azoketara bisitak egiteko erabili beharko du..

Gipuzkoako Konpostatzaileen Sarea osatzen duten 4.500 familietatik 102 aurkeztu dira sariketara eta, berau burutzeko, Foru Aldundiko ingurumen teknikariak parte hartzaileen etxeetan izan ziren, konposta egiteko prozesuari buruzko datuak jaso eta argazkiak ateratzen, eta konposta botatzen den lurren laginak hartu zituzten. Fraisoroko laborategiak egindako analisien emaitzak aztertu ondoren, aholkulari batzordeak hamar familia aukeratu zituen deialdiko oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituz, eta handik atera dira onenak.

Epaimahaia Montserrat Soliva Bartzelonako Nekazaritza Goi Eskolako katedradunak, Alfonso Amorena, Iruñeko Mankomunitateko Ingurumen zuzendariak, eta Domingo Merino, Fraisoroko laborategiko zuzendariak, osatu zuten. Erabakiaren berri eman zutenean, parte hartzaileek lortutako konpostaren kalitate maila bikaina nabarmendu zuten eta hiri hondakinak murrizteko oinarrizko tresna dela adierazi.

Bi urte konpostatzen

Hunberto Arostegi duela bi urte hasi zen konpostatzen eta oso pozik dago ondorioekin. Hunbertoren arabera, «Sasietak banatu zituen lehen konpostatzaileetara aurkeztu nintzen, baina ez nuen lortu, eta bigarrengoetara itxoin beharra izan nuen. Ordutik, oso gustura egiten dut eta niretzat konposta ona ateratzeko sekretua airea eta hezetasuna kontrolatzean dago. Nik jan hondakinak, belarra eta hostoak botatzen ditut gehienbat, eta kartoiak ere bai margotu gabe badaude. Gero, konpostarekin lortzen dudan ongarria lorategian erabiltzen dut». Konposta eta, oro har, birziklapenarekin oso kontzientziatuta dago Hunberto Arostegi: «Birziklapenarekin beti egon naiz oso kontzientziatuta, baina alaba Saioa Suitzan bizi denetik are eta gehiago. Han askoz ere aurrerago daude zaborren birziklapenarekin eta bera etxera etortzen denean asko hitz egiten dugu gai honetaz. En-tzunda dudanez, Europako leku askotan zabor tasak garestiago dituzte birziklatzen ez dutenek eta ni horrekin erabat ados nago. Konpostarekin adibidez, sari banaketan esan zuten pertsona eta eguneko 200 gramo zabor aurrezten direla eta kontuan hartzeko datua dela uste dut».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios