diariovasco.com
10 febrero 2010
lluvia
Hoy3.3 / 7.5||Mañana-0.2 / 6.3|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Doneztebe plazan kokatzen den Fermiñene eraikina atzo eguardian inauguratua izan zen

OIARTZUN

Doneztebe plazan kokatzen den Fermiñene eraikina atzo eguardian inauguratua izan zen

27.11.09 - 02:32 -
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskalgintza, turismo eta ludoketa zerbitzua eskainiko dituen eraikina inauguratu zuten atzo eguardian, Aitor Etxeberria, Oiartzungo Alkateak eta Karmele Irastorza, Gazteria eta Kirol zinegotziak, Abaraxka ludotekako, Turismo Bulegoko, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko eta AEK-ko ordezkariekin Fermiñene.
Bertan, lau zerbitzu egongo dira. Fermiñenen, Turismo Bulegoa; Abaraxkan ludoteka, Intxixu AEK euskaltegia eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Dagoeneko zerbitzu batzuk eskaintzen hasi dira bertan eta beste zerbitzuak ere laster hasiko dira lanean.
Proiektu aldaketa
Aitor Etxeberriak adierazi zuen bezala: «Fermiñene egokitzeko lanak 2006an hasi ziren. Orduko udalbatzarrak, turismo bulegoa ezartzea eta hotel bat egitea aurreikusi zituen. 2007an, legegintzaldi aldaketarekin batera, Udalak Fermiñeneko proiektua aldatzeko beharra ikusi zuen, Oiartzunen beharretara moldatuko zen eskaintza eman zezan: euskalgintzarentzako tokia, turismo bulegoa eta ludoteka bertan jartzea izan da ondorioa. Nahi baino gehiago luzatu dira Fermiñeneko lanak, batez ere proiektu aldaketak denbora eskatzen zuelako» .
Eraikinak lau solairu ditu. Beheko solairuan ludoteka dago, Kontzejuatze plazatik sartuta. Aialde kaletik sartuta, berriz, lehenengo solairuan Turismo Bulegoa aurkituko du erabiltzaileak. Bigarren solairuan, Intxixu AEK-ren ikasgelak eta Ttur-Tturren bulegoa daude. Azkenik, hirugarren solairuan Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen bilera gela, AEK-ren gelak eta biltegia daude. Alkatearen esanetan, Fermiñene irekita, herrian dauden bestelako arazo batzuk ere konponduko dira. Esate baterako, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan toki gehiago egongo da orain erabilgarri; ludoteka zerbitzu finkoa izango da aurrerantzean herrian, alokairua ordaintzeko beharrik gabe eta orain arte AEK-k eta Ttur-Tturrek Madalensoron erabili duten tokia beste erabilera batzuetara bideratu ahal izango direlarik..
Euskalgintzarentzako tokia
Fermiñene Euskararen Etxearen egoitza izango da. Aspaldiko eskaera da herriko euskalgintzako eragileek lan egiteko toki egokia izatea. Udalak, Fermiñene bide horretan aproposa dela uste du. Horregatik, eraikineko goiko bi solairuetan AEK eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea kokatu dira; euskararen normalizazioan ezinbesteko lana egiten duten elkarteak biak ere. Ezaguna da AEK-k helduen euskalduntzearen alde egin duen lana, oiartzuar askok izan baitute euskaltegian euskara ikasteko aukera eta aurrerantzean ere horrela izango da. Bestalde, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, euskararen alde lanean diharduten elkarteen bilgunea izateaz gain, euskara normalizatzeko hainbat egitasmoren gidaria da, Udalarekin sinatutako hitzarmenen bidez: Euskara Elkartera; Euskara Merkataritzara eta gazteek euskararen erabilera areagotzeko Kuadrillategi egitasmoa. Inondik ere, normalizazioan garrantzia handia duten guneak guztiak. Horrez gain, elkarteak hainbat urte daramatza herriko ahozko ondarea jasotzen Oiartzuarren Baitan proiektuaren bidez.
Udalak dagokien lekua eskaini die aurrerantzean lan egiten jarraitu dezaten. Atzo bertan, lankidetza hori finkatzeko hitzarmen berriak sinatu zituen Alkateak, Fermiñenen, AEK eta Ttur-Ttur Elkarteekin.
Hipoteca Smash: ven a Banesto y acaba con el suelo de tu hipoteca
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
Opina

Aprovecha las ventajas de ser un usuario registrado y Regístrate Para realizar un comentario con tu perfil, primero debes identificarte: Login. También puedes escribir un comentario sin tener perfil:

* campos obligatorios


Listado de Comentarios
Doneztebe plazan kokatzen den Fermiñene eraikina atzo eguardian inauguratua izan zen

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.