diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Saritu dendaria' kanpaina abian jarriko da laster Urola Garaian

LEGAZPI

'Saritu dendaria' kanpaina abian jarriko da laster Urola Garaian

27.11.09 - 02:37 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ezkio-Itsaso, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko bizilagunek Urola Garaiko merkatariak saritzeko ahalmena izango dute abenduaren 3tik aurrera 'Saritu dendaria' kanpainaren barruan. Bertan, dendetan euskaraz aritzeko egiten den ahalegina aintzat hartu beharko dute bezeroek eta horren arabera, beren botua eman.
Guzti horren berri emateko, prentsaurrekoa eskaini zuten atzo ekimena martxan jarri duten Zingi Zango euskara elkarteak, Yartu kultur elkarteak, Zintzo Mintzo euskara elkarteak eta Urola Garaiko Udal Elkarteak. «Badira urte batzuk, Mankomunitate barruan euskararen erabilera merkataritzan lantzen ari direla eta elkarte desberdinek euskararen normalizazioan lanean gabiltzala. Orain, bat egin dugu, bezeroengana iritsi nahian», azaldu zuen atzo Zingi Zango elkarteko Asier Iriondok.
Kanpaina datorren abenduaren 3an (Euskararen Eguna) martxan jarriko da. Egun horretatik aurrera eta urtarrilaren 7ra arte, bizilagunek beren botuak eman ahal izango dituzte. Bozketan lau herrietako opari dendak sartuko dira, gabonen atarian, sarritan gure erosketak egiteko erabiltzen ditugunak.
Egun hauetan kanpainan parte hartzeko gonbidapena luzatzen ari zaie merkatariei eta prest daudenekin, zerrenda ipiniko da dendetan. Aldi berean, lau herrietako etxeetan kanpainan parte hartzeko eskuorriak banatuko dira egun hauetan zehar. Legazpiren kasuan Zingi Zangoren berripaperarekin banatuko dira eta Urretxu eta Zumarragan Otamotz aldizkariarekin. Eskuorri hauetan hiru koloretako txartelak egongo dira botua emateko. Txartel bakoitzean euskara maila desberdina baloratuko da: lehenengoan euskaraz ez jakin arren, beren dendetan euskaraz komunikatzeko kartel edo bestelakoak erabiltzen dituztenen ahalegina baloratuko da, bigarrenean euskara guztiz menperatu ez arren, ulertzen eta hitzegiten saiatzen direnen esfortzua kontuan hartuko da eta hirugarrenean inolako arazorik gabe gure erosketak euskaraz egin ditzazkegun tokiak baloratuko dira. Bezeroek, kanpainan parte hartzen duten dendetan jarriko diren kutxatan sartu beharko dituzte beren botuak.
Kanpaina amaieran, txartel guztiak zenbatu eta botu gehien dituzten sei dendetan 100 euroko bonoak erosiko ditu antolaketak. Ondoren, bono horiek kanpainan parte hartu duten bezero guztien artean zozketatuko dira.
En Tuenti
'Saritu dendaria' kanpaina abian jarriko da laster Urola Garaian
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.