diariovasco.com
9 septiembre 2010
chubascos
Hoy14.9 / 21.2||Mañana13.1 / 22.5|
más información sobre el tiempo
Síguenos también en Facebook y Twitter Síguenos también en Facebook Síguenos también en Twiiter
Estás en: > > >
Liburu elektronikoaren aldeko apustua egin du Alberdaniak, 35 lan kaleratuz

LIBURUAK

Liburu elektronikoaren aldeko apustua egin du Alberdaniak, 35 lan kaleratuz

Abenduaren 4tik aurrera egongo dira salgai, paperezkoak baino merkexeago Aurrerantzean, paperezko bertsioan zein digitalean plazaratuko dituzte nobedadeak

26.11.09 - 02:53 -
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Liburu elektronikoa, e-liburua, liburu digitala? Izena bera ere ondo finkatu gabe duen euskarri berria «Harri Aroan» dago oraindik mendetako esperientzia pilatzen duen paperezko anaia nagusiaren aldean, Jorge Giménez Bech Alberdania argitaletxeko editorearen ustez. Hala ere, liburugintza ez ezik irakurtzeko modua ere irauliko duen euskarri berriaren aldeko apustua egin du Alberdaniak, eta atzo aurkeztu zuen Donostian bere funts digitalaren oinarria izango den 35 tituluz osatutako sorta.
Jorge Giménezek aitortu zuen asko direla oraindik argitu beharreko kontuak. Besteak beste, elektronikoak eta paperezkoak izango duten baterako existentzia luzean zein izango den euskarri berrira ondoen egokituko den liburu mota... Baina ikuspegi guztiz praktikotik ere badaude, ziurgabetasuna nagusi izan arren, ezinbestean hartu beharreko erabakiak. Esaterako, zein formatutan digitalizatu eta saldu liburuak. Irakurgailu dezente daude merkatuan, eta ez dituzte guztiek formatu denak onartzen. Hori dela eta, «ez gaitezen geu izan irakurleari zein irakurgailu erabili behar duen esaten diogunak», bi formatu zabalduenetan emango ditu liburuak Alberdaniak. Erosleak EPUB eta Mobipocket formatuen arteko aukera egin ahal izango du, alegia. Libururen bat PDFan ere egongo da eskuragarri, hala nola Ihes ederra eleberri irudidun argitaratu berria, ordenagailuko pantailan gozatzeko irakurgailuko pantaila txikian ikusteko baino egokiagoa.
Euskaraz eta gaztelaniaz
Liburu elektronikoari zer prezio jarri ere eztabaida askoren iturri da. Alberdaniak paperezkoaren %70an saltzea erabaki du; paperezko bertsioan 18 euro balio duen liburua, adibidez, 12,5 eurotan. Erabaki dutelako, batetik, egileari diru kopuru berbera ordaintzea liburua paperezkoa edo digitala izan eta, bestetik, liburu elektronikoak %16ko BEZa duelako, paperezkoak duen %4aren aldean. Aurreneko txanda honetako liburuak Inazio Mujikak aurkeztu zituen, abenduaren 4tik aurrera Alberdaniaren web gunean eskuragarri egongo diren tituluen artean euskarazko 13 nobedade, gaztelaniazko 11 lan eta Alberdaniaren funtseko beste 11 liburu aurkitu ahal izango direla azalduz. Ekimenetik kanpo gelditu dira, momentuz, Alberdaniaren ezaugarrietako bat diren literatur itzulpen gehienak, eskubide elektronikoen auzia ere argitzeke dauden kontuen artean kokatu behar baita.
Aurrerantzean, bertsio bikoitzean plazaratuko ditu Alberdaniak nobedadeak, paperean eta formatu digitalean, eta pixkanaka-pixkanaka aurreko urteetan argitaratutakoak gehituko dizkio funts digitalari. Web gunea eta liburu-denda birtualak izango dira banaketarako bide nagusiak, baina liburu-denda tradizionalak ere badu tokirik Alberdaniaren ekimen aitzindarian. Betiko liburu-dendetan, liburu elektronikoak erostea ahalbidetuko duten kupoiak jarriko dituzte salgai. Kupoia saltzeagatik liburu arrunt bat saltzeagatik adina diru jasoko du dendak.
En verano descansas tú, no tus ahorros: cuenta AZUL 3,60 TAE hasta el 4 de enero de 2011
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
Opina

Aprovecha las ventajas de ser un usuario registrado y Regístrate Para realizar un comentario con tu perfil, primero debes identificarte: Login. También puedes escribir un comentario sin tener perfil:

* campos obligatorios

No entiendo los caracteres


Listado de Comentarios
Liburu elektronikoaren aldeko apustua egin du Alberdaniak, 35 lan kaleratuz
Alberdaniako Inazio Mujika eta Jorge Giménez. /MIKEL FRAILE

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.