diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Lan esparruan euskara sustatzeko hitzarmena berritua Anoeta eta Iruran

Anoeta

Lan esparruan euskara sustatzeko hitzarmena berritua Anoeta eta Iruran

24.11.09 - 03:22 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Hiru urte darama-tza Anoetako udalak lan esparruan euskara sustatzen, Iruran bigarren urtea da hau. Atzo Galtzaundi Euskara Taldearekin hitzarmena berritu zuten bi herrietako lan mundua euskaldun-tzeko egitasmoarekin jarraituz.
Bederatzi enpresa dira euskalduntzeko konpromisoa hartu dutenak Anoeta eta Iruran. Galtzaundi Euskara Taldeak bakoitzarentzako plangintza prestatzeaz arduratzen da eta planaren jarraipena ere egiten du. Hi-tzarmen berriaren baitan, hamabost enpresa berri gonbidatuko ditu Galtzaundi Euskara Taldeak Udalen laguntzarekin. Marimi Ugalde Irurako alkateak nabarmendu zuenez «bi herriek enpresa asko ditugu. Herri euskaldunak diren arren enpresa mundua oso erdalduna da eta lan asko egin behar da hori aurrera eramateko».
Orain arte euskararen normalizaziorako konpromisoa hartu duten enpresek Galtzaundiren baliabide eta lanabesak dituzte beraien eskura, besteak beste, doako itzulpen zerbitzua ere beraien esku dute. Honela, Nora Olano Gurrutxaga Galtzaundi Euskara Taldeko Teknikariak adierazten duen moduan «enpresak ez daude bakarrik konpromisoak hartzerakoan, gure baliabide guztiak beraien esku geratzen dira».
Pedro Mari Peñagarikano, Anoetako Udaleko alkateak ere zentzu berean hitz egin zuen: «Udalak bere eskuan dauden ahalegin guztiak egingo ditu enpresak laguntzeko».
En Tuenti
Lan esparruan euskara sustatzeko hitzarmena berritua Anoeta eta Iruran
Olano, Peñagarikano eta Ugaldek sinaduran. /NÚÑEZ
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.