diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Xixili Donearen eguna ospatuko du bihar Getariako Musika Eskolak

GETARIA

Xixili Donearen eguna ospatuko du bihar Getariako Musika Eskolak

Kalejira eta txokolatada eskainiko dute plazan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, dantzariek ere parte hartuko dutelarik

22.11.09 - 04:12 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Urtero bezala, Getariako Juan Sebastian Elkano Musika eskolak Xixili Donearen eguna ospatuko dute bihar, astelehena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera kalejira eta txokolatada eskainiz. Ordu horretan elkartuko dira herriko plazan Musika Eskolako ikasle guztiak, trikitilari, txistulari eta aurten nobedade gisa Txeruko dantzariekin batera kalejira egiteko herriko alde zaharretik barrena.
Festari amaiera, beti bezala, txokolate beroarekin eta magdalenekin emango zaio, plazan, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta egonik. Bestalde, Xixili Donearen ospakizuna dela eta, bihar arratsaldean klaseak 17:15ak arte soilik izango direla jakinarazten dute Musika Eskolatik, ondoren ikasle denak kalejiran partehartzera deituta egonik.
Gaur Abesbatza elizan
Getariako Abesbatzak, aldiz, gaur ospatuko du Xixili Donearen omenezko kontzertua, emanaldia eguerdiko 12:30etan hasiko dutelarik, Salbatore Deunaren elizan, Jazinto Isastik zuzenduta, egitarau zabala eskainiz organoz ere lagunduta.
Aitor Uriak zuzendutako Musika Bandak, berriz, datorren igandean ospatuko du Xixili Donea. Egun horretan, goiz eresiarekin eta kontzertuarekin Salbatore Deunaren elizan.
En Tuenti
Xixili Donearen eguna ospatuko du bihar Getariako Musika Eskolak
Kalejira bihar arratsaldeko17:30etan Musika Eskolako ikasleekin.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.