diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Bedaio Kontu Kontari' eta 'Ahotsak' egitasmoak elkarlanean

Bedaio

'Bedaio Kontu Kontari' eta 'Ahotsak' egitasmoak elkarlanean

19.11.09 - 03:31 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Aste honetan hasita, 'Ahotsak' proiektuak Bedaioko hamalau bizilagun elkarrizketatuko ditu, 'Bedaio Kontu Kontari' egitasmoa sendotu eta honi jarraipena emanez. Pasa den igandean bildu ziren lehen aldiz 'Ahotsak'-eko, 'Balerditik' blogeko eta Artubi elkarteko kideak hamalau bedaiotar hauekin, eta, esan bezala, aste honetan hasi dira banakako elkarrizketak burutzen.
'Ahotsak' uda aurretik jarri zen harremanetan 'Balerditik' blogeko eta Artubi elkarteko kideekin, 'Bedaio Kontu Kontari' proiektuari buruz hitz egiteko. Proiektu honek bi helburu ditu: batetik, Bedaioko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea, eta bestetik, adinekoen euskara eta bizipenak jaso eta herritarren artean zabaltzea.
Orain arte, 'Bedaio Kontu Kontari' egitasmoaren baitan Larrañetako Maria eta Eletxeko Martinekin bilduak ziren, eta orain 'Ahotsak'-ekoekin elkarlanean, beste hamalau lagun elkarrizketatuko dituzte. Esan bezala, joan den igandean bildu ziren guztiekin Nagusietxean lehenengo harremana burutzeko, eta aste honetan hasi dira elkarrizketak banaka egiten. Igandeko solasaldian 'Ahotsak'-eko Miren Artetxek eta Artubi elkarteko Nekanek eta Txarlik hartu zuten parte. «Elkarrizketa hauek bideoz grabatuko ditugu eta material hori ahotsak.com web gunean zintzilikatuko da», azaldu du Txarlik, «baina guk ere grabazio horien kopiak jasoko ditugu. Web gunean, sare sozialean eta 'Balerditik' blogean zintzilikatzen joango gara (copyleft lizentzia izango dute), eta aurrerago DVD bat argitaratzeko asmoa ere badugu».
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.