diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Hizkuntza eskubideak bermatzeko kanpaina abian jarriko da herrian egunotan

AZPEITIA

Hizkuntza eskubideak bermatzeko kanpaina abian jarriko da herrian egunotan

Udala, UEMA eta Behatokiaren elkarlanaren ondorioa da ekimena

18.11.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak duela bi urte sinatutako hi-tzarmenarekin bat egin du Azpeitiko Udalak, Euskara Mahaiaren erabateko adostasunarekin. Orduan, UEMAk bere herrietan herritarrak hizkuntza eskubideen inguruko urraketak salatzera gonbidatzeko kanpainak abian jartzeko konpromisoa hartu zuen, besteak beste. Kutxen egitasmoa kanpainaren helburua «azpeitiarrak, euskaldun gisa bizi nahi izateagatik izan ditzaketen eskubide urraketak salatzera bultzatzea da», adierazi zuen prentsaurrekoan Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok.
Kutxak
Salaketez gain, merezi duenari zorionak emateko edota zalantzaren bat argitzeko ere zuzendu ahal izango dira herritarrak aste honetan bertan ipiniko dituzten kutxetara. Udal eraikinetan dauden buzoien ondoan jarriko dira kutxa hauek: udaletxean, liburutegian, igerilekuan, kiroldegian eta Euskara Patronatuan,
Kexa, zoriona edo aportazioa egitera doan herritarrak, kutxen ondoan izango du betetzeko inprimakia. Ondoren, inprimakia Behatokira bideratuko da, kexabehar den lekura helarazteko. Kexa jartzeko, izen-abizenak eman behar dira, baina UEMAk nahiz Behatokiak «konfidentzialtasun osoz» jokatuko dute.
Kutxez gain, Behatokiaren web orrira ere zuzendu daiteke www.behatokia.org edo euskararen telefonora deituz (902194332).
Euskara Mahaiak hizkuntza eskubideen urraketen aurrean jarrera aktiboa hartu eta kanpainan parte hartzera dei egiten die herritarrei, «banaka egiten dugun apur horrek emaitza handiak ekar ditzakeela sinesten dugulako», adierazi zuen Euskara Mahaiko kide Arantxa Isartek.
En Tuenti
Hizkuntza eskubideak bermatzeko kanpaina abian jarriko da herrian egunotan
Euskara Mahaiko kideak eta Behatokiaren zuzendaria. /E.A
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.