diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Emakumeenganako indarkeriaren aurka protokoloa abian jarriko du Udalak

Azpeitia

Emakumeenganako indarkeriaren aurka protokoloa abian jarriko du Udalak

Udal politika «aktiboa, integrala eta koordinatua» garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Udalbatzak aho batez. Azaroaren 25aren inguruan, hainbat ekimen egingo dira

11.11.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Azpeitiko Udalak, bere eskumenen atalean eta indarreko legea aplikatuz, udal politika «aktiboa, integrala eta koordinatua» garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra. Horrela, 2010eko aurrekontuetan indarkeriari aurre egiteko protokolo baten diseinua egin eta martxan jartzeko konpromisoa hartu du.
Ikastetxeetako hezkidetza programaren bidez, nerabeen eta gazteenganako indarkeriari erantzuten jarraituko dutela ere adierazi du, bai neskekin eta baita mutilekin lan eginez eta euren partehartze aktiboa bultzatuz. Bide horretan, 2010ean Emakumeen-tzako Azpeitiko Jabetze Eskolak ipiniko dituzte martxan.
«Beldur barik» kanpaina
Azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Udalak herritarrei gonbidapena luzatzen die, bereziki herriko neska eta mutil gazteei, ekimenetan parte har-tzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzena da, jendartean errotutako baloreetan oinarritzen da eta arazo soziopolitiko garran-tzitsuenetako bat bihurtu da.
Aldi berean, instituzioetatik hartzen diren neurriak, lege, protokolo eta akordioak partzialak dira eta instituzio guztien aldetik gai honi dagokion lehentasuna eman beharra dagoela adierazi du Udalak.
Errealitate gordin hau belaunaldi berrietan ere errepikatzen ari dela ikusita, aurten azaroaren 25ean jende gaztearengan bereziki, ipini dute arreta. «Gure udalerrian indarkeria sexista jasaten duten neska gazteengan zentratu nahi dugu kanpaina».
Beldur barik da kanpainaren leloa. «Gazteak, berez, ez dira beldur, baina beldurra izaten irakasten zaie; horregatik, baliabideak eman behar dizkiegu ahul bihurtu nahi dituzten ezaugarriak identifikatzeko eta indarkeri honi aurre egiteko dituzten gaitasunen jabe egiteko. Hori eginez, indarkeriaren prebentzioan ari gara lanean». Neska gazteei indarkeriari aurre egiteko baliabideak emango dizkien programak garatu behar direla dio Udalaren adierazpenak, «jasaten duten indarkeria identifikatu eta horren aurrean boterea hartzeko eta jarrera aktiboaz erantzuteko. Aldi berean, mutil gazteekin lanean jarraitu beharra azaltzen da, «jarrera sexistak prebenitzeko ezinbestekoa baita»
Horren aurrean, azaroaren 25aren inguruan egingo diren ekitaldiekin bat egin eta egunean bertan, Bilgune Feministak deituta, arratsaldeko 7:30ean, Erasoei ofentsiba, ekin autodefentsari lemapean, plazan egingo den elkarretaratzera gonbidatzen ditu herritarrak.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.