diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Bigarren abenturan, ilargira doa BataKlon ahari ausarta

CULTURA

Bigarren abenturan, ilargira doa BataKlon ahari ausarta

Iparraldean sortutako pertsonaiaren istorio berria argitaratu du Alberdaniak. Oraingo honetan, ingurumenarekin dute zerikusia BataKlonen ibilerek

10.11.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. BataKlon ahari gazte eta ausartaren lehen abentura, BataKlon eta Karamelo sorgina, iaz argitaratu zuen Alberdaniak, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen laguntzaz. Hain zuzen ere, Iparraldean sortua da inguruan dituen arazo guztiak konpontzen saiatzen den ahari ekintzailea, Aztitza Maisuren gidaritzapean betiere, horiek baitira haurrei zuzendutako proiektu honetako pertsonaia nagusiak. Sylvet Caro idazlearen eta Mark Armaspach Marko ilustratzailearen eskuetatik sortuak dira, eta Iparraldetik datoz Hegoaldera, hango euskararen oihartzuna ere badakartela.
Hazparnen bizi arren, paristarra da Sylvet Caro idazlea, eta frantsesez idazten du, baina frantsesez ez ezik euskaraz ere argitaratzen dira BataKlonen abenturak, Kattalin Totorikaren lana medio. Album dotorean sekulako garrantzia duten ilustrazioak berriz, eskarmentu handiko Markorenak dira. Marrazkilariak azaldu bezala, asmoa izan da marrazkiek ez errepikatzea testuak adierazten duena, osatzea baizik. Alderdi horretatik, aurreneko albumean baino protagonismo handiagoa omen dute irudiek. Inazio Mujika Iraola editoreak nabarmendu zuenez, «normalean, honelako albumak itzuliak izaten dira. Ez, gaur aurkezten dugun hau bezala, hemen sortuak».
BataKlon Ilargialden bigarren abentura honetan, «urte betez misio akigarriak egin ondoren, BataKlon leher egina da, pentsakor». Oporrak behar dituela eta, Ilargialdera joatea erabakiko du, ilargiko hiri nagusira. Tamalez, Aztitza Maisuk ezin du lagundu, lan izugarria baitu «kutsadura, zarata jasanezin eta pestizidek eragindako arazo guztiekin...».
Untzirako txartela erosi eta bakarrik abiatuko da BataKlon Ilargialdera. Han, ordea, berehala aurkituko du adiskide bat: Pierrot, poeta zurbil eta ameslaria. Sylvet Caroren hitzetan, BataKlonen oso desberdina: «Pierrotek asko pentsatzen du, baina ez du askorik egiten. BataKlonek, berriz, egin egiten du, baina gehiegi pentsatu gabe egiten ditu gauzak».
Helburu bikoitza
Liburuaren lehen helburua umeak entretenitzea izan arren, xede didaktikoa ere badu. Aharitxo tematiaren bigarren abentura honetan ingurumenaren eta elkartasunaren inguruko gogoetei eman diete bidea egileek. Irakurtzen dakiten haurrek euren kabuz eta euren modura jabetu daitezke edukiez, baina guraso eta hezitzaileek ere material egokia izan dezakete liburua haurrekin gai horiei buruz jarduteko. Eta, oker handirik ez bada, segida izango dute BataKlonen abenturek, idazleak baditu eta beste hamar-hamabi istorio tiraderan.
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.