diariovasco.com
10 febrero 2010
lluvia
Hoy3.3 / 7.5||Mañana-0.2 / 6.3|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Pazientzia inportantea da zuran»

Ezkio-Itsaso

«Pazientzia inportantea da zuran»

Aurten ere zura ikastaroan parte hartzeko aukera egongo da herrian, Zufiriaren esku

08.11.09 -
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Zortzi herritarrek parte hartu zuten aurreko urtean herrian antolatutako zura lantzea ikastaroan, eta oraingoan ere hau aurrera eramatea erabaki dute. Berriro ere Juan Zufiria izango da maisu eta laguntzailea eta astean behin bilduko dira parte hartzaileak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eguna oraindik erabaki gabe dagoelarik. Matrikula 30 euroko prezioa izango du eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago, Udaletxean eman behar da izena, hau asteazken honetan itxiko delarik. Epea amaitu ondoren, ostiralean arratsaldeko 7etan, udaletxe gaineko gelan bilera bat ospatuko da dena zehazteko.
«Herriko Kultura sailetik deitu zidaten ea prest egongo nintzen galdetzeko, eta baiezkoa eman nien. Aurreko urtean bi neska eta sei mutilek aritu ziren nirekin zura lantzen eta batzuk esku oso ona zuten eta gauza oso politak egin zituzten. Ea oraingoan ere jendea animatzen den», dio Juan Zufiriak.
Juan aspaldi hasi zen zurezko gauzak egiten etxean: olentzero baten aurpegia, txikitan jolasteko erabiltzen zituzten gurdiak, baserritarrak, astoa, autobusak... eta zura lantzeko ikastaro bat zegoelaz jabetu zenean bertan izena eman zuen. «Urretxun egin nuen zura lantzeko lehen ikastaroa eta bertan ikasi nituen gaur egun erabiltzen ditudan truku asko. Lehendabizi nondik hasi behar den jakitea oso inportantea da, eskuak nola mugitu behar diren trebetasuna pixkanaka hartuz... Beraz, egiten ditugun ikastaro hauetan nik dakidana erakusten dut, baina ez maisu bat bezala, baizik eta laguntzaile baten erara», dio Zufiriak.
Egur mota desberdinak erabili daitezke hauek lantzeko, baina diotenez, egurra berezia izatea komeni da, honen arabera hobeto lantzeko aukera baitago: «pagoa, aritza, gaztainondoa, intxaurra... hauek izaten dira hobeak lantzeko. Egurra ez bada behar bezain ona, pitzatu eta mugitu daiteke, eta honek gure lana okertzen du», azaltzen du Juan Zufiriak.
Gauza oso politak egin daitezke egurra ondo lantzen jakinez gero, eta hilabete batzuetan zehar pauso nagusi batzuk ematen lagunduko die Juan Zufiriak ikastaro honetan parte hartzen dutenei. «Pazientzia handia eta denbora behar da horrelako lanetan ari-tzeko. Niri asko gustatzen zait horrelako lanak egitea eta normalean bazkaldu ostean, arratsaldea aldera ordu batzuk botatzen ditut honetan. Dena den, garairik onena negua da: garaiz iluntzen da eguna eta ordu horietan paseorik ematea ez da komeni, beraz, etxeko tailerrean sartu eta zurezko pieza desberdinak lantzen ditut. Momentu honetan erloju bat egiten ari naiz», kontatzen digu Zufiriak.
Aurten aurrera eramango den zura ikastaroan parte hartu nahi dutenek Ezkio-Itsasoko Udaletxera deitu beharko dute hilaren 11a baino lehen.
Hipoteca Smash: ven a Banesto y acaba con el suelo de tu hipoteca
TAGS RELACIONADOS
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
Opina

Aprovecha las ventajas de ser un usuario registrado y Regístrate Para realizar un comentario con tu perfil, primero debes identificarte: Login. También puedes escribir un comentario sin tener perfil:

* campos obligatorios


Listado de Comentarios
«Pazientzia inportantea da zuran»
Zura ikastaroko laguntzailea Juan Zufiria izango da, aurrekoan bezala. /M. GALILEA

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.