diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Dendako poltsa euskaraz jartzeagatik diru laguntzak

OIARTZUN

Dendako poltsa euskaraz jartzeagatik diru laguntzak

En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Oiartzungo Udalak urteak daramatza herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko egitasmoak gauzatzen. Azkeneko lau urteetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin sinatua duen hitzarmenaren bidez landu du esparru hori. Lankidetza horretan interes bereziarekin landu izan den arloetako bat hizkuntza paisaia da.
Hizkuntza paisaiak hizkuntza batek duen edo ez duen estatusaren berri emateaz gain, establezimendu bakoitzak hizkuntzarekiko edota hizkuntzekiko, eta, ondorioz, hiztunekiko duen begirunea ere erakusten du. Herri batera, eta establezimendu batera sartzen garenean, aurrena ikusten dena horixe da. Beraz, oso garrantzitsua da hizkuntza paisaia euskaraz egotea.
Dudarik gabe, horrek berak euskaldunek euskara erabiltzea erraztuko baitu.
Horregatik, merkatariei diru-laguntzak eta hizkuntza ahol-kuak ematen dizkiete establezimenduaren kanpoaldeko errotulu nagusia, jendaurreko idatziak, oharrak, dendako elementuak,. euskaraz jar ditzaten.
Hizkuntza paisaia euskalduntzen beste ahalegin bat egitearren, Oiartzungo Udalak hizkun-tza paisaiaren beste osagai bat diren poltsak euskaraz jartzeko diru-laguntzak ematen ditu iaztik. Poltsa euskaraz jartzeagatik ez ezik, poltsan Erosi euskaraz leloa eransteagatik ere ematen du diru-laguntza Udalak.
Hartara, poltsan lelo hori erantsita, merkatariak eragile zuzen bihurtuko dira bezeroak eta kontsumitzaileak euskaraz aritzera sentiberatzeko. Merkataria bera izango da bezeroari euskaraz erosteko gomendatuko diona.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.