diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Mondeju Lehiaketa, Ardiki Eguneko izarra Zaldibian

Zaldibia

Mondeju Lehiaketa, Ardiki Eguneko izarra Zaldibian

Igandean Ardiki eguna eta Mondeju lehiaketa izango dira

21.10.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Datorren igandean, urriak 25, aurtengo Ardiki Eguna izango da Zaldibian. Aldez aurretik ordea, hau da, bezperan, hilaren 24an, hitzaldia izango da herriko kultur etxean, iluntzeko 19:30ean hasita. Bertan, Luis Mari Zaldua Etxabek (Zaldibiko erroak dituen urnietarra) 'Aralar Parke Naturaleko larreak mantendu eta hobetzeko jardunbide egokiak' izenbruuko hitzaldia eskainiko du. 'Asmoz' fundazioko lehendakaria da Luis Mari Zubeldia.
XV. mondeju lehiaketa
Bestalde, Mondeju Lehiaketa egingo da igandean. Hamabosgarren aldia da aurtengoa, urterik urte gero eta arrakastatsuago. Mondeju zuria egiten dakien nornahik har dezake parte. Urriaren 23a baino lehen eman behar da izena, honako telefono honetara deituta: 943160338, 12:00etatik 19:30era. Bost kana mondeju ekarri behar dira, eta jateko prest egon behar dute. Plazan aurkeztu behar dira, hilaren 25ean, goizeko 10:00etarako, beren salda eta guzti.
Badakigu epaimahaiak zer baloratuko duen ere: itxura, estaldkia, ebaketa, zaporea, usaina eta osagaien txikitze-tamaina. Bestetik, epaimahaia osatuko dute jatetxe ospetsuetako arduradunek eta mondejuaren gainean adituak diren herritarrek.
Hiru sari nagusi izango dira: 300, 200 eta 100 euro, hurrenez hurren, lehenengo hirurentzat. Gainerakoek 20na euroko dieta jasoko dute.
En Tuenti
Mondeju Lehiaketa, Ardiki Eguneko izarra Zaldibian
Luis Mari Zaldua larunbatean Zaldibian izango da. /USOZ
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.