diariovasco.com
17 diciembre 2009
nuboso
Hoy2.9 / 4.7||Mañana-0.4 / 6.8|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Uztaritz eta Zarautz, Bertsolari Txapelketa Nagusirako geltoki

CULTURA

Uztaritz eta Zarautz, Bertsolari Txapelketa Nagusirako geltoki

Hamabi bertsolari lehiatuko dira asteburu honetan laugarren eta bosgarren final laurdenetan

17.10.09 -
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Abenduaren 13an Barakaldoko BEC-en jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Andoni Egaña txapeldunak inguruan izango dituen zazpi lehiakideen izenak ezagutu aurreko prozesu luzeak beste bi urrats egingo ditu asteburu honetan, gaur bertan Ustaritzen eta bihar Zarautzen jokatuko diren final laurdenetan. Horiek amaituta, Laudioko final laurdenak eta azaroan jokatuko diren zazpi finalaurrekoak joango dira bidea argitzen. Saio horietako sarrera-bonoak agortu direnez, saioz saio erosi beharko dira aurrerantzean sarrerak, internetez zein bertso-saioko lehiatilan.
Seina bertsolari
Gaur arratsaldean, 17.30etik aurrera, Uztaritzeko Kiroleta pilotalekuan jokatuko den final laurdena laugarrena izango da, eta sei bertsolari gazte igoko dira oholtzara, Joana Itzaina gai-jartzaile lanetan dutela: Aitor Sarriegi beasaindarra, Unai Muñoa lasartearra, Beñat Gaztelumendi donostiarra, Erika Lagoma lesakarra eta Arkaitz Estiballes eta Xabi Paia bizkaitarra. Aurtengoa dute aurreneko Txapelketa Nagusia Gaztelumendik, Payak, Lagomak eta Muñoak.
Bihar Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko den final laurdena ere 17.30ean hasiko da, eta sei bertsolari saiatuko dira halaber finalaurrekoetarako txartela lortzen. Saroi Jauregi gai-jartzailearen esanetara jarriko dira Iker Zubeldia zegamarra, Joxe Munduate ataundarra, Unai Agirre hernaniarra, Xabier Silveira lesakarra, Iratxe Ibarra markinarra eta Oihane Perea Gasteiztarra. Guztiek dute eskarmentua Txapelketa Nagusian. Saioak bertatik bertara jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek, bertsoplaza.tv gunean ikusi ahal izango dituzte, aurreko guztiak bezala.
INFORMAzIO gehiago I
www.txapelketanagusia.eu
Hipoteca Smash: ven a Banesto y acaba con el suelo de tu hipoteca
0 Comentarios | Comparte esta noticia »
Opina

Aprovecha las ventajas de ser un usuario registrado y Regístrate Para realizar un comentario con tu perfil, primero debes identificarte: Login. También puedes escribir un comentario sin tener perfil:

* campos obligatorios


Listado de Comentarios
1 opiniones
23/Oct/2009 | 16:24:14

ioseba iturrioz izaguirre


escraupa Xilbeira eta Iokin Uranga zuek bai txapeldunak

Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.