diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegiak txikia izan arren eskaintza zabala eta anitza osatu du ikasturte berrirako

Oiartzun

Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegiak txikia izan arren eskaintza zabala eta anitza osatu du ikasturte berrirako

Egoitza berria izango dute herriko plazan, Elizalde auzoan kokatzen den Fermiñene etxean

11.10.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Oiartzungo AEK Euskaltegia, jada lanean ari da ikasturte berriari gogor ekinez. Aurtengoan gainera, ilusioz beterik dator ikasturtea, euskaltegi berria izango dutelako herriko plazan, Elizalde auzoan kokatzen den Fermiñene etxean. Baina, nahi bezala ezin izan dute matrikulazio kanpaina bertan egin baina ikasturte berria han hasteko irrikitan daude, euskara eskolak emateko leku duin eta egokia izango delakoan azkenean.
Eskaintzari dagokionez, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia txikia izan arren bere eskaintza zabala eta anitza da. Adibide bezala, Euskalduntze mailakoak astelehenetik ostegunera 2 orduz aritzen dira lanean eta alfabeta-tze mailatik gorakoak astean bitan 2 ordu eta erdiz. Baina bertaratutako ikasleen arabera sortzen diren taldeak, hau da, maila bereko eta ordutegi berean aritu nahi duen zazpikotea lortu ezkero taldea osatzen da eta martxan hasteko prest dago.
Intxixu AEK euskaltegian eskolak eman bakarrik ez dute egiten eta ikasturtean zehar hainbat ekintza egiten dituzte, hala nola: afariak, talo ikastaroa, mendi irteerak, sagardotegia, hitzaldietara eta erakusketetara irteerak... Argi baitute ikasteaz gain, euskara erabili, gozatu, maitatu, hau da, euskaraz bizi nahi dutela.
Hau guztia lortzeko ikasleek egin beharreko esfortzua handia da nagusiki denbora eta diruari dagokionez. Diruaren zama arintzearren Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea dauka, aurreko ikasturtean berritu zutena. Honen bidez Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari ikasturtea bukatu ondoren matrikularen %50a edo %70a itzuliko liokete (bestelako baldintzarik beteko balu, hau da, langabetua, ikaslea... izatea).
Denbora dutenek berriz, autoikaskuntzaren aukera daukate. Modu honetan ikasleak berak nahi duen erritmoan eta ordutegian ikas dezake. Batetik, programazioak gutxieneko lan erritmoa izan arren bakoitzak nahi adina egiteko aukera ematen duelako. Bestetik, euskaltegira astean zehar joan beharreko 3 orduez gain (tutoretzara 1 eta mintzagunera 2) beste lan ordu guztiak bakoitzak nahi duenean egin ditzaketelako.
V. garagardo festa
Asteburu luze honetan, urriaren 10, 11 eta 12an, Elizalde auzoko Doneztebe plazan, Oiartzungo V. Garagardo eguna ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik goizaldeko 01:00 bitarte, astelehenean izan ezik (19:00etatik 23:00ra). Bertan garagardo txuria, horia, gorria, iluna, beltza, limoiarekin eta alkoholik gabekoa dastatzeko aukera paregabea izango da.
Sagardo Festa honen laguntzaileak: Oiartzungo Udala, Sein Izarra zerbitzuak, Cortajarena C.B., Euskal Garagardoa, Oarsoak edariak, Carnicas Bidea S.L., Makutxo, Amazkar, Laia, Ganbara, Kastro, Miren, Sorgin Zulo eta Irubide tabernak, eta Garmendi txokolategia, Xabale gozotegia, Garmendia okindegia eta Odriozola gozotegia izan dira.
En Tuenti
Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegiak txikia izan arren eskaintza zabala eta anitza osatu du ikasturte berrirako
Fermiñene etxeko euskategi berria. /EGARRIZ
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.