diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gurasoentzat, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Udaleko Euskara Zerbitzuak

OIARTZUN

Gurasoentzat, Kantu eta Jolas tailerra antolatu du Udaleko Euskara Zerbitzuak

08.10.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Oiartzungo Udaleko euskara zerbitzuak, TTur-TTur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, gurasoentzako euskarazko kantu eta jolas tailerra antolatu du, familia bidezko transmisio kanpainaren barruan. Tailerren antolaketa praktikoa TTur-TTur Euskaltzaleon Bilguneak bideratuko du. Beraz, Irakasleak bertako kideak izango dira. Ikastaroaren helburua: guraso euskaldunen kasuan, hauen hizkuntz kalitatea hobetzea da helburua, eta ia euskaldunak direnen kasuan, ikasten jarraitzea. Eta bereziki, haurrekin euskaraz jolastuz gozatzea. Izena urriaren 9tik 19a arte eman daiteke Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 493842 edo TTur-TTur Euskaltzaleon Bilgunean: 943 260182. Bete behar diren baldintzak hauek dira: 0-6 urte bitarteko haurren guraso izatea (edota guraso izateko asmotan egotea) eta ikastaroan dauden bitartean euskaraz hitz egitea.
Ikastaroak, urriaren 22tik abenduaren 17 arte (8 saio) iraungo du. Aukeratutako aste eguna: osteguna izan da, ondorengo ordutegi honen barruan:15:15tik - 16:15tara edo 17:00tik-18:00tara (bi aukeretatik jende gehienak izena ematen duen orduan egingo da ikastaroa).
Non emango den ikastaroa: Izena emandako guraso kopuruaren arabera zehaztuko da (ikastetxean bertan edo handik hurbil izango da)
Matrikula 20 euro kostako da. (Udalaren zerbitzuetako tasak ordaintzeaz salbuetsita dauden familiak matrikula hau ordaintzeaz ere salbuetsita daude).
Salaketa
Kepa Olaiz, Aiako Harriko Parke Naturaleko Patronatuko kideak Oiartzungo Udalean eta Gipuzkoako Foru Aldundian salaketa bat aurkeztu du: Aiako Harriko Parke Naturalean eta zehazki Arditurriko meategian, hau da, Otsamantegiko zonaldean ezohiko den aktibitatea burutzen ari direlako Gipuzkoako Suhiltzaileak, bertan kamioi, motor eta abar erabiliz.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.