diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Zeren Zai talde donostiarrak hirugarren diskoa plazaratu du, «oso melodikoa»

CULTURA

Zeren Zai talde donostiarrak hirugarren diskoa plazaratu du, «oso melodikoa»

Igande honetan Kilometroetako festan joko dute, Kotxeretako gunean, baina oso goiz, 10etan

02.10.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Zeren Zai talde donostiarrak beste disko bat plazaratu du: Ametsei koloreak margotuz. «Esan liteke pop-rocka egiten dugula. Beti garrantzi handia eman izan diogu melodiari, eta hau ere oso disko melodikoa da», esan zuten atzoko aurkezpenean.
Hamar kantu dakartza diskoak, eta bideoklipa ere bai, «gure zaleentzako oparia», taldekideen esanetan. Donostia eta Hondarribian egindako bideoklipa da, eta taldekideak ere inguru horretakoak dira. Hiru lagun Donostiakoak dira (Ion Izaga gitarjolea, Iraitz Igartza gitarra eta teklatujolea eta Julen Arzelus kantaria); beste lagun bat Errenteriakoa da (Gabi Hernandez baxujolea); eta Javi Alberdi baterijolea Irunen bizi da.
Taldearen lehenengo diskoa Gure uhartea izan zen, 2004an plazaratutakoa. Gero, 2006an, bi lagunek utzi egin zuten taldea, eta 2007an bigarren diskoa etorri zen: Lur berrietara.
«Oraingoa diskorik osatuena da, benetan -esan zuten atzokoan-. Erritmo oso bariatuak ditu. Zenbaitetan badu funky ukiturik, beste batzuetan ilunagoa da, edo oso rockeroa... Eta ez dago betelanik», esan zuten atzokoan.
Normalean, lehenbizi doinuak asmatzen dituzte, eta ondoren letra eransten diete. Iraitz Igartza, Julen Arzelus eta Ion Izaga ari-tzen dira letragintzan. Batzuetan amodioari buruzko kantak egin dituzte (Minutu bat, Zu marraztuz, Hainbat izar, Ezin irtenik), beste batzuetan kanta filosofikoak irten zaizkie (Gau isilean, Atzera begira), eta bada armen kontrako ale bat ere (Gudarako aitzakiak).
Bi eratako formatuak ditu taldeak, elektrikoa eta akustikoa. Igande honetan Kilometroetan joko dute, Kotxeretako gunean, baina entzuteko goizago ibili beharra dago, goizeko 10etan ariko baitira.
En Tuenti
Zeren Zai talde donostiarrak hirugarren diskoa plazaratu du, «oso melodikoa»
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.