diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Joseba Zubimendiren omenezko ekitaldia egin du Eusko Ikaskuntzak

CULTURA

Joseba Zubimendiren omenezko ekitaldia egin du Eusko Ikaskuntzak

«Kantari, irrati-esatari, itzultzaile, olerkari, antzezle... eta futboleko epaile izan zen». 'Bidegileak' bilduman haren biografia atera da

29.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Joseba Zubimendi (1897-1939) omendu zuen atzo Eusko Ikaskuntzak Donostiako Miramar jauregian. Bertan ziren hiru semeak -Xabier, Mikel eta Iñaki-, eta Bidegileak bildumarako Inazio Mujika Iraolak prestatutako biografia banatu zen.
Eusko Ikaskuntzako Josemari Velez de Mendizabalek esan zuenez, Mikel Atxagaren eraginez antolatu da ekitaldia. Hark aipatu omen zion omenaldiaren beharra. Hil berria den Atxaga bera ere izan zuten gogoan atzokoan.
Inazio Mujikak Zubimendiren zertzelada biografiko nagusiak eman zituen; ondoren Javier Diaz Noci eta Lourdes Otaegi mintzatu ziren, bata Zubimendiren garaiko euskal kazetaritzaz, bestea Zubimendiren literatur lanei buruz.
Inazio Mujikak omenduaren ekintzaile izaera azpimarratu zuen. «Bonberoen kontrako lana egiten zuen. Suak pizten zituen su beharra ikusten zuen tokietan», esan zuen biografoak.
Ezaguna da irratigintzan izan zuen aitzindari papera (Unión Radio-n asteazkenetan euskarazko irratsaioa zuzendu zuen 1932az geroztik) baina beste arlo askotan egin zuen eragile lana. Adibidez, Bertsolari Guduak antolatu zituen Aitzol eta Hernandorenarekin batera 1935 eta 1936an.
Kazetari lanei dagokienez, gehienetan Ander Arzelus Luzearekin lankidetzan jardun zuen.
1936ko gerra etorri zenean Eusko Gudarosteko komandante izendatu zuten. Faxistek mendean hartu zutenean Bilbo, Zubimendi hegazkinez Ipar Euskal Herrira eraman zuten. Kanbon eman zituen azken egunak.
Hainbat urtez, bizimodua Aurrezki Kutxa Probintzialean atera zuen. Eta denbora libre guztia euskararen sustapen lanetan eman zuen. «Kantari, irrati-esatari, itzultzaile, olerkari, antzezle... eta futboleko epaile izan zen», esan zuen Mujikak.
En Tuenti
Joseba Zubimendiren omenezko ekitaldia egin du Eusko Ikaskuntzak
Kanbon, hil baino lehenxeago.
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.