diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Egoitza berria, ilusio berrituak

BIDASOA

Egoitza berria, ilusio berrituak

Kemen taldeak lokala estreinatu zuen Palmera-Montero auzoan ostiralean

20.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
IRUN. DV. Euskal Herrian ekitaldi ofizialak, inaugurazioak eta bestelako zeremoniak Ohorezko Aurreskuarekin hasten dira askotan. Zentzu berezia hartzen du kasu hauetan euskal dantzak. Are gehiago estreinatzear dagoena Kemen bezalako dantza talde baten egoitza denean. Orduan, ez du dantzari batek bakarrik Aurreskua dantzatzen, bertara hurbiltzen diren guztiek dantzatzen dute agurra.
Eta hori izan zen, hain zuzen ere, ostiral arratsaldean egin zutena Palmera-Montero auzoan. Kemen Dantza Taldeak egoitza berria estreinatu zuen Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalean.
Bertara dantzariak, auzoko bizilagunak eta Udaletxeko ordezkariak hurbildu ziren besteak beste. Inaugurazioa egin ondoren, egoitza ikusteko aukera izan zuten Palmera-Monterora gerturatutakoek. Pintxoak dastatzeko eta dantzaz eta beste hainbat gauzataz hitz egiteko denbora izan zuten baita ere.
Egoitza berriak ez du Izaga kalean zegoen lokalarekin zer ikusirik. Kemen taldekoek toki handiagoa izango dute hemendik aurrera dantza egiteko. Bi areto dituzte dantzatzeko. «Lehen 65 metro karratuko areto bat besterik ez genuen», zioen Kemen Dantza Taldeko Eder Valladaresek. «Orain, 45 metro karratuko bat eta 90 metro karratuko beste bat dugu. Entseguentzako espazio handiagoa dugu orain eta musikariek enteseguak egiteko aukera dute. Lehen lokaletik kanpo entsaiatu behar zuten».
Bada beste aldaketarik egoitza berrian. Esaterako Palmera-Monteroko lokalak «bi aldagela ditu. Lehen bat genuen, zortzi metro karratukoa. Komuna eta bi dutxekin. Ez zen batere erraza hogeita hamar pertsona bertan aldatzen saiatzea. Lokaletik kanpo beste biltegi bat eta bulegoa dugu. Aldaketa hoberuntz izan da, noski», zioen Ederrek. «Jantziekin adibidez. Lehen hamar metrotan jantzi guztiak pilatu behar genituen. Orain dugun espazioa askoz ere handiagoa da».
Haurrentzako eskola
Gogo handiarekin emango zaio hasiera 2009-10 ikasturteari Kemen Dantza Taldean. «Ilusioa urtero dugu baina orain arte ideia asko airean geratu zaizkigu leku faltagatik. Lokal berri honi esker orain arte tintontzian geratu zaizkigun ideia horiek guztiak aurrera eraman ahal izango ditugu».
Ideia horietako bat haurrentzako dantza eskola da. Orain arte, Kemen taldeak Irun eta Hondarribiko ikastolatan eskaintzen zituen dantza ikastaroak. Baina hemendik aurrera Palmera-Monteroko egoitzan ikasteko aukera izango dute haurrek.
1973an hasi zen Kemen Dantza Taldearen ibilaldia. Hasieran Biteri eskolan izan zuten egoitza. Ondoren, 1981an, Izaga kalean finkatu ziren eta hogeita zortzi urte igaro ondoren ibilaldiari bultzada berria emango zaio estreinatutako egoitzari esker.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Egoitza berria, ilusio berrituak
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.