diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
EGAtik gorako ikastaro berria estreinatuko dute udal euskaltegiek

ALTO DEBA

EGAtik gorako ikastaro berria estreinatuko dute udal euskaltegiek

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bergarako udal euskaltegiek ikasturte berria aurkeztu dute

17.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
ARRASATE. DV. Debagoieneko udal euskaltegiek EGAtik gorako ikastaro berri bat eskeiniko dute hastear dagoen 2009-10 ikasturtean. Arkaitz Biain euskara zinegotziaren hitzetan, «ikastaro hau administrazio publikoan lanean ari direnentzat edo lan egin dutenentzako» da. Bere euskara maila hobetu nahi duten irakasle, kazteri edo edozein harritarrentzat da bereziki interesgarria. Ikastaroak 150 ordu presentzial izango ditu, eta beste 15 tutoretzak egiteko.
«Gu gara»
«Gu gara» lelopean abian jarri dute Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bergarako udal euskaltegiek ikasturte berriaren aurkezpen kanpaina. Iragarki, eskuorri, web-gune, sare sozial, SMS... bidez ari dira kanpaina hau gauzatzen. Bertan zehazten da, besteak beste, 2009-10eko eskaintza akademikoa: modulu ezberdinak eta tutoretzak; euskalduntzearen maila guztiak (alfabetatzea, EGA, hizkuntza eskakizunak...); gazte etorkinei zuzendutako hizkuntza errefortzuak; autoikaskuntza ikastaroak (Boga programa informatikoaren bidez); euskalkia; hitanoa (hika berba egiten); Aisa ikastaroak (etorkinei zuzendutako ikastaro bereziak); merkataritza eta hostalaritza (sektore hauetako langileentzat), eta 4. Maila (EGAtik gorakoa).
593 ikasle
Debagoieneko udal euskaltegiek 593 ikasle izan zituzten 2008-2009 ikasturtean. Ikaslego hau 56 taldetan banatu zen.
Ikasleen %69,13 emakumeak ziren eta %30,87 gizonezkoak. Bataz besteko adina 37,52 urtekoa izan zen. Ikasleen %30,86 langabeak ziren, eta %16,18 etorkinak. Autoikaskuntza ikastaroa 38 ikaslek jarraitu zuten, eta euskara errefortzu eskoletara 5-15 urte bitarteko 83 ume joan ziren.
Azkenik, Leintz Udal Euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko du ikasturteean zehar oraindik zehazteke dauden ekintza eta ekitaldiekin.
En Tuenti
EGAtik gorako ikastaro berria estreinatuko dute udal euskaltegiek
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.