diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Krisisa komeni ote zaigu?

AL DÍA

Krisisa komeni ote zaigu?

17.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Krisisak leen ere izanak badira, orain ere orren erasopean gaude eta berriz ere izango dira. Gure gizarteetako bizimodu eta ekonomietan gerta-tzen diran gorabeerak, eguraldiak izaten dituenen antzekoak dira. Euria egun askotan jarraian egiten duenean, bustitasuna dela eta gure soro eta zelaiak itota eta zekenduta geldi-tzen dira; gero legortea bear izaten du lurrak bere onera etortzeko. Krisisa ere orrelakoxea dala esango nuke, geiegizko aberastasunak sortu digun itolarriaren ondoren, orain etorri zaigun legorteak benetako arnas garbia artzen erakutsiko digu.
Errialde aurreratuenetan azkeneko 40 urte auek oso oparo eta emankorrak izan dirala danok badakigu; leenago maiztar ziran guztiak etxe baten jabe egiteko aukera izan dute, leenago txirrinduz ibiltzen ziran ainbat eta ainbatek kotxe bat edo bi dauzkate orain, eta sendi geienetako kideak gauza askoren jabe biurtu dira.
Iri eta erri aundiak bezela, erri koskor guztiak ere etxe berriz eta apainduriaz jantzi zaizkigu, eta erritarren bizi malla geiago ezin litekeen neurriraiño igo zaigu, eta oraindik geiagoren eske ari gara geienok; azkenean gezurrezko bizi malla orrek porrota mundiala ekarri digu.
Orain asko eta asko itotzeko zorian dabiltza, eta ondamendi onen errua gobernuei, enpresariei eta beste erakunde guztiei leporatzen diegu; baña bakoi-tzak bere bizitzari begira kontzientziazko azterketa bat egiten badegu, argi eta garbi ikusiko degu bizitzeko ain bearrezko ez diren gauzetan zenbat diru bota degun, eta orain diru iturria murriztu danean konturatu gera zeñen jokabide okerrean bizi izan geran. Baña orain berandu da, igaroak ez dauka ostera itzultzerik, eta bear bada estualdi onek aurrerantzean zentzu geiagorekin bizi izaten erakutsiko digu, beti irribarrez ezin gera bizi, tarteka negar egiteak mesede egingo digu.
Denbora dala maixurik onena diote, eta neri ere urteen iraganean gertatu zaizkidan gorabeerak zerbait erakutsi didate; ori dala medio, bizitzaren alderdi onak estimatzen eta esker-tzen ikasi det, eta orrek nortasun aundiaren jabe egin nau.
1936ko anai arteko guda gaizto aren ondorengo urte antzu eta legor aietan igaro nuen nere gaztaroa, eta larre motzean bizi izatea ederki probatua naiz, nere garaiko beste geienak bezela.
Gure gaztaroa urritasunaren zamapean bizitzea gertatu zi-tzaigun, eta gero apurka apurka bizi mallak oberako bidea artu zuen; asiera zorigaiztoko urte aietan izan genuelako, geroko aurrerapen eta erosotasun auek asko eskertuaz bizi izan gera. Aldiz, azkeneko belaunaldikoek sorreratik dana eskuan dutela azi dira, eta ez diote ezeri eskerrik ematen; orain urritasuna etorri danean zer egin ez dakitela dabiltza. Pagotxetan dabiltzan ardiak andik atera eta otelarrean jartzen baditu artzaiak, artalde osoa marruka eta balaka edo beeka asitzen da; gizakiari ere orain orixe gertatu zaio, krisisa etorri danean leengo kapritxo aiek uztera beartuak izan dira asko eta asko.
Bizitza erosoa eta lasaia egiñez gabiltzanean oso gutxi oroi-tzen gara eguna egunari eran-tzi eziñik dabiltzan aiekin; norbera estu eta larri jartzen danean askoz obeto ulertzen degu alkarri laguntzeak duen garrantzia. Esan genezake krisiak ori beintzat oso alderdi ona duela.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Krisisa komeni ote zaigu?
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.