diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Herri hizkera eta ahozko ondarea jasoko dute Udalak eta Badihardugu elkarteak

Azpeitia

Herri hizkera eta ahozko ondarea jasoko dute Udalak eta Badihardugu elkarteak

Hiru urteko iraupena izango du Azpeitiko Ahotsak izena daraman proiektuak. Adineko 60 herritar elkarrizketatuko dira haren baitan

05.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. Badira urteak Azpeitian euskararen aldeko lana egiten dela bai Udaletik bai Euskara patronatutik. Orain, beste urrats bat eman dute arlo honetan.
Ostegunean Azpeitiko Euskara Patronatuan
Azpeitiko Ahotsak
izeneko proiektua aurkeztu zuten. Ana Mendizabal, Euskara batzordeburua; Asier Sarasua, Badihardugu elkarteko ordezkaria; eta Aitziber Otegik, pro-iektuko koordinadora eta teknikariak, azaldu zuten programa. Azpeitiko ahozko ondarea herri hizkera jaso nahi da adineko herritarrak elkarrizketatuz. Elkarrizketa hauek laburtu, editatu eta digitalizatzeko asmoa daukate antolatzaileak. Proiektua amaitu ondoren herritarren eskura jarriko da. «Egitasmo polita da», esan zuen Ana Mendizabalek adinekoen bizipenak jasotzeaz hitz egin zutenean. «Azpeitiko kultura, historia, etnografia eta hizkuntza ezagutzeko parada» izango dela aipatu zuten.
Asier Sarasuaren hitzetan, «memoria historiko kolektibo bat biltzea da helburua. Gerra aurretik eta gerra ondoren izan ziren aldaketak gordetzea artxibo digital batean, ez bakarrik aldaketa politiko bizitzeko eta kontatzeko erak ere».
Parte-hartzea
Proiektu hau gauzatu ahal izateko, jendearen eta herritarren parte-hartzea beharrezkoa da. Denek dute zer kontatu eta denen da aberasgarri. Bizimodu normala eta antzinako euskara garbia jasotzea du helburu proiektu honek. Dagoeneko hasi dira, 9 bat elkarrizketa egin dituzte, eta oso gustura daude jasotako emaitzekin Otegik esan duenez.
Oinarrizko material etnologiko eta filologikoa dela gogoratu dute programaren aurkezpenean, eta, beraz, aurrerantzean azterketa sakonagoa egiteko balio izango duela.
En Tuenti
Herri hizkera eta ahozko ondarea jasoko dute Udalak eta Badihardugu elkarteak
Ana Mendizabalek eta Asier Sarasuak sinatu zuten programa, Aitziber Otegiren presentzian. /A.S.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.