diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Jolasa hizkuntza ikasteko atsegina da»

ANDER POZA

«Jolasa hizkuntza ikasteko atsegina da»

04.09.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
- Zergatik egitasmo berri hau?
- Pasaiako Udalak urte asko darama famili esparruan euskara sustatzeko sentsibilizazio lanean eta hainbat egitasmo gauzatzen; familia baita eraginkorrena haurren hizkuntza beharrei erantzuteko, hizkuntzarekiko maitasuna transmititzeko eta praktikan erabiliz, hizkuntzari garrantzia emateko. Jolasa, gainera, hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko bitarteko atsegina da, erakargarria bai haur eta baita gurasoentzat ere. Euskarak, horrela, eskolaz kanpoko balioa hartzen du, eta hori ezinbestekoa da gizarte erdaldunduetan haur eta gaztetxoek hizkuntza bereganatzeko eta erraz hitz egiteko moduan ikasteko. Seregin honetan eskola ez dela nahikoa aspaldi frogatua dago. Askotan, ordea, amek eta aitek, edota beste familiako kideek, es dute ziurtasun nahikorik sentitzen euren haurrekin euskaraz jolasteko, edota, beste kasu askotan, ez dituzte euskarazko jolasak eta kantuak ezagutzen. Hutsune hau bete hahian sortu da Zabu Zibu egitasmo berria. Parke eta plazetan elkartzen diren haur eta gurasoak dinamitzaile batekin batera jolasean eta kantuan arituko dira. Gurasoek, aiton-amonek. euren haurrekin euskaraz jolasteko 'laguntzaile' bat izango dute, beraz.
- Zer ezaugarri ditu?
- Kantu eta jolasen tailerrak eskaini izan zaizkie gurasoei lehenago baina ikastetxeetan. Eta egia esan oso balorazio ona jaso izan dute. Halere, gurasoak eta haurrak biltzea naturalagoa eta eraginkorragoa dela jakinik, egitasmoa plazara ateratzea erabaki dugu, kalera. Horrela, gainera, elkarrekin parte hartzeko aukera izango dute. Hemendik aurrera, beraz, familiei eta kalean, jolaserako gune naturalean eskainiko zaizkie tailerrok.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.