diariovasco.com
Lunes, 13 febrero 2012
cubierto
Hoy-5 / 6||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Atxotegi eta Mendinuetak irabazi dute XXXVIII. Dinastia Etxabe txapelketa

Zumaia

Atxotegi eta Mendinuetak irabazi dute XXXVIII. Dinastia Etxabe txapelketa

22-18 emaitzarekin irabazi zieten iazko txapeldun Iribar eta Uzkuduni Partiden amaieran Antton Pebet zenari omenaldia eskaini zitzaion

30.08.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
DV. XXXVIII. Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalak jokatu ziren ostiral gauean Zestoako Gurutzeaga frontoian. Aurreko partidetan gertatu bezala, jende kopuru polita inguratu zen pilotalekura. Antolatzaileen ustetan 200 bat lagun izango ziren harmailetan eserita partidak jarrai-tzen.
Nagusien mailan, iazko garaile Iribar zumaiarrak eta Errezilgo Uzkudunek txapela defendatu zuten Soraluzeko Atxotegi eta Arbizuko Mendinuetaren aurrean. Partida luze eta lehiatua izan bazen ere (ordu eta laurden inguru iraun zuen), ezin esan final ona izan zenik. Atxotegi eta Mendinuetak ihes egin zuten partidaren hasieran eta zazpi tantoko aldea izatera heldu ziren (10-3). Iribar eta Uzkudun partidan sartu ziren eta sei tanto jarraian egin ondoren, tanto bakarrera jarri ziren. Ez zuten, baina, aurretik jartzea lortu: txapelketaren irabazleak beti ere bizpahiru tanto aurretik joan ziren. Honen 'erru' handiena Mendinuetaren lanak izan zuen: atzealdean seguru, ia pilota denak onera eraman zituen. Partida 22-18 emaitzarekin amaitu zen Atxotegi eta Mendinuetaren alde.
Partida nagusia ez bezala, lehen partida, jubenil mailakoena bizia, ikusgarria izan zen. Asteasuko Urbieta eta Arratibel ataundarra, Jauregi zarauztarra eta Azkoitiko Zendoiaren aurka aritu ziren finalean. «Urbieta eta Arratibel beti atzetik joan dira aurreko partidetan, baina gero irabaztea lortu dute», zioen Romu Artetxek. Eta hala izan zen ostiralean ere. Jauregi eta Zendoia ia partida osoan izan ziren aurretik markagailuan, baina 17na berdindu ondoren, Urbieta eta Arratibelek aurrea hartu zuten. 22-20 emaitzarekin amaitu zen partida.
Behin txapelketa amaituta, antolatzaileak gustura zeuden aste hauetan zehar bizitakoarekin. Partida ederrak ikusi ahal izan direla nabarmendu zuten, bereziki jubenil mailan.
Omenaldi hunkigarria
Saribanaketa ekitaldia amaitu ondoren, Zumaiako Kirol Elkarteko kideek omenaldi bat eskaini nahi izan zioten orain pare bat aste hil zen Antton Pebet pilotariari. Angeluko pilotari gazte hau Dinastia Etxabe txapelketan jokatu eta denbora gutxira hil zen aneurisma bat jasan ondoren. Pilotariaren gurasoak, anai-arrebak eta Angeluko pilota elkarteko hainbat kide inguratu ziren Zestoara. Frontoira hurreratu ziren pilotazaleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten Pebeten gurasoak. Erramua eta txapel bat jaso ondoren, eta Garikoitz Mendizabalek zuzendutako txistulari bandaren doinuak lagun zituztela, aurreskua dantzatu zuten bertako bi dantzarik.
En Tuenti
Atxotegi eta Mendinuetak irabazi dute XXXVIII. Dinastia Etxabe txapelketa
Antton Pebet zenaren gurasoak omenaldiaren unean. /ROMATET