diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Azken apustua 1946 urtean egin zen

TOLOSA - GOIERRI

Azken apustua 1946 urtean egin zen

02.08.09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urteak darama elizako harria bertako intxaurrondoren azpian. Badira, eserleku gisa erabili duten herritarrak denbora luzean kontu batzuk esateko bilgune bihurtuz. Baina Berastegiko harri honek badu bere istoria. Javier Salvarredik, 'Aidanen' herri aldazkarian ateratako erreportaiaren arabera harria, gutxi gorabehera, azken aldiz 1946 urtean erabili zen apustu baterako. Urte hartan, Juan Saizar 'Jakas' eta Dendaberriko Joxen arteko apustua izan zen. Salvarredik jasotako datuen arabera, «apustuan jokatutako dirua, mila pezeta alde bakoitzak». Egin beharreko lana berriz «Jakasek bere idi parearekin inoren laguntzarik gabe, ordubeteko denboran elizari buelta osoa eman behar zion harriarekin»
Bertan izandako herritarrek gogoan dute orduan ere ikusmira handia sortu zela herrian. «Ni mutil kozkorra nintzen, sei bat urte nituen. Gogoan dut, aste egun batean egin zela. Eskolan ginela, maixuak apustua ikustea joan behar genuela esan baitzigun. Denak utzi eta gainontzeko herritarrak bezala han bildu ginen denak, eliz inguruan» aipa-tzen zuen Gregorio Yeregik. Apustu gogorra izan zen Yeregin esanetan «ordu bete zuen Jakasek idiekin elizari buelta emateko eta gogoan dut, behin baino gehiagotan hautsi zitzaiola katea eta komeritan ibili zela. Denak, idi parearen atzetik ibili ginen ikusten bertatik egindako lana».
Yeregik zionez «orduko zolua ere ez zen gaur egungoa bezalakoa. Zulo, lokatza eta harriak zeuden eta idiek lan gogorra egin behar izan zuten. Hala ere, irabazi egin zuen Jakasek». Berastegiarrak «harria beti ezagutu dugu elizako intxaurrondoaren azpian. Inork ez daki nondik ekarritakoa den. Harri gorria da, hemen ingurukoa, baina ez dago zertarako edo zeinek ekarritakoa den arrastorik».
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.