Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 12 febrero 2012

Costa Urola

23.07.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Markel Olano: «Etorkizuna bermatzeko, proiektuetan Diputazioaren laguntza izango da»
Mikel Olano, Rafael Uribarren eta herriko agintariak udaletxean bildu dira.
DV. Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano Errezilen izan zen atzo eta bertan Errezilko udalak martxan dituen proiektuak eta herriaren gaur egungo errealitatea ezagutu ditu. Bisitaldian diputatu nagusiarekin batera, Landa Ingurumena Garapeneko diputatua, Rafael Uribarren izan da.
Herriko alkateak, Iñaki Oiartzabalek , beste udal zinegotziekin batera hartu ditu herriko plazan eta segidan udaletxean bildu dira. Bertan Errezilgo Herri Planean oinarrituta dituzten egitasmoen berri eman diote. Hala nola, oinarrizko zerbitzuak lantzeko programa, baserrietako bide sareak mantendu eta berritzeko lanak herrian egiten ari diren etxe berrien egoera edota ludoteka.
Bestalde, udaletxera eta eskolara iristeko bidea hobetzeko hartu dituzten neurriak aurkeztu dizkiote eta baita argi indar sarea eguneratzeko dituzten asmoak. Errezilen egonik bertako sagarraren ekoizpen, salmenta eta irudiari bultzada emateko ekimenen berri ere eman diote. Markel Olanok Errezilgo etorkizuna bermatzeko proiektuetan diputazioa lagun izango duela adierazi du, «herrien etorkizuna bermatzea Gipuzkoaren oreka bermatzea delako».
Bileraren ondoren, diputatu nagusia, alkatea eta beste agintariak herriko hainbat kale eta azpiegitura bisitatu dituzte.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios