Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Costa Urola

Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
BUZÓN
Zumaiako udalean orain dela bi urte izandako aldaketarekin kultur politika desberdina espero nuen. Jende berriak haize berria ekarriko zuelakoan eta hasierako asmoak martxan jartzerakoan, kulturak behar zuen garrantzia hartuko zuela uste izan nuen.
Hala ere, bi urte pasa ondoren ez dirudi Zumaian aurreko legegintzaldian baino kultur politika egokiagorik dugunik. Oraindik ere diagnostikoa, planifikazioa eta ekintzarako ardatz nagusien faltan jarraitzen dugu gure herrian.
Kultur foroa egun bateko lorea izan zen edo gure artean hain tipikoa den katxaperoaren antzeko eztanda zaratatsu bezain pasakorra. Jendearen parte hartzea ez dirudi ziurtatuta dagoenik eta kultura batzordearen funtzionamendua ez omen da behar bezalakoa.
Kultura zinegotzia denez ba-tzordearen arduraduna, berari galdetu beharko zaio zer gertatzen ari den. Berari dagokio bultzatzaile lana egitea, baina horren ordez, badirudi burutazio pertsonalen arabera antolatzen direla Zumaiako kultur ekintzak Ideiak eta burutzeko gogoa izatea ez dago gaizki, baina herri guztiaren alde gobernatu behar denean ez dut uste zinegotziarentzat interesa dituzten gauzak bakarrik bultza-tzea denik aproposena, besteak alde batera lagata edo bere erara moldatu arte desitxuratuta. Udala ez da norberaren etxea eta ezin dira erabaki pertsonalak hartu, nahiz eta guztion onerako direla pentsatu.
Batzordearen buruaren arduraz kezkatu ondoren, beste kideen erantzukizuna ere eska-tzeko modukoa da. Gobernuan parte hartzen duten beste zinegotziak kultura batzordea sakrifikatu al dute gobernagarritasunaren alde? Non dago oposizioa kultura batzordearen funtzionamendu irregularra salatzeko?
Beraz, aurreko legegintzalditan bezala kultura inori axola ez dion zerbait izaten jarrai-tzen duela iruditzen zait.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS