Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 27 mayo 2012

Gente

ARALARKO SAN MIGELEN

Goierri eta Sakanako 21 herrietako hautetsiek bat egin zuten atzo proiektu berri bat aurkezteko San Migel santutegian

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Aralarko San Migel santutegia bilgune bihurtu zen atzo. Bertan, Goierriko eta Sakanako 21 herrietako hautetsiek bat egin zuten Mugabe proiektuaren berri emateko. Eguraldia lagun zutela, udal ordezkariekin batera bi bailaretako herritar ugari bildu ziren Aralarko santutegiko zelaietan.
Beasaingo alkate Patxi Plazaola izan zen Mugabe-k Aralarren antolatzen duen lehen ekintza aurkezten. Plazaolak berak, bestalde, udal hautetsi guztien izenean dokumentu bat irakurri zuen. Horren arabera «Sakana eta Goierriko herritarren arteko harremanak beti estuak izan dira. Gure herritarrek erein dute gaur (atzoko ekitaldiaz ari zen) ospatzen dugun ekimen honek ureztatu nahi duen hazia». Euren esanetan, betidanik bi bailara hauetako bizilagunen artean egon den harremana instituzionalizatu egin nahi dute.
Mugabe taldekoen hitzetan «amankomunean ditugun gauzak desberdintzen gaituztenak baino askoz ugarigoak dira. Horregatik, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko erabakia hartu dugu. Akordioak bilatu nahi ditugu euskara, kultura, turismoa, garapen ekonomikoa... elkarrekin garatzeko».
Bestalde, Bittor Oroz Ataungo alkateak azaldu zuenez «Goierri eta Sakanako herrien arteko ekintza da aurkeztu duguna, baina ateak zabalik daude edonorrentzat. Interesgarria iruditzen zaigulako Tolosaldeko, Larraun, Araitz eta beste hainbat herriek ere parte hartzea». Gonbitea egina dago denontzat. Aipa-tzekoa da hemendik aurrera Mugabe elkarteko lagunek urtean behin Aralarko santutegian elkartzeko asmoa dutela. Horrela adierazi zuten: «Urtero, hemen Aralarko San Migelen santutegian harreman hau berresteko konpromisoa hartzen dugu». Hitzordua jarria dago datorren urterako.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Vocento
SarenetRSS