Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 16 febrero 2012

Alto Urola

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Atzoko eguna berezia izan zen Ezkio-Itsasoko Udalekuetan parte hartzen duten umeentzat, hezitzaileek San Ferminak ospatzeko eguna antolatu baitzuten eta honetan, ez zen detailerik falta.
Ostatuaren azpian dagoen lokalean bildu ziren goizeko 10etan ume guztiak txuriz jantzita eta bertan falta zitzaizkien osagarriak ipini eta entzierroa hasi baino lehen abestu behar zuten kantaren entsegua egin zuten, dena behar bezala irtetzeko.
Dena prest izan ondoren Itsaso auzoko plazara igo ziren, taldeko bi ume eta hezitzaile bat izan ezik, hauek balkoira joan zirelarik, pregoia irakurtzeko asmotan. Orduan, pregoia irakurri, kanta abestu eta txanpaina ordez gaseosa botilak ustu zituzten hezitzaileek umeak bustitzeko asmoz. Haurren barreak eta algarak entzun ziren auzoan eta gaseosa amaitu orduko entzierroa hasteko unea ailegatu zen.
Lehenengo bidea ezagutzeko buelta bat eman zuten eta ondoren, hiru ume zezenak zirela, auzoan zehar korrika hasi ziren. Egun ederra izan zen umeentzat atzokoa!
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios