Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Costa Urola

ZESTOA

Informazio berria Ekainberriko bulegoetan kokatuko da Bisita gidatuak antolatuko dira ostiral eta larunbatetan
04.07.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Uztailaren hasieraz geroztik, zabalik da Zestoako Turismo Bulego berria Ekainberrik Zestoan duen egoitzan. Kultur ondareari buruzko informazio-zentro garrantzitsua izatea nahi du eskualdean. Zestoan zehar bisita gidatuak ere eskainiko ditu.
Turismo-informazio zerbitzu berri hau Zestoako Udala eta Ekainberriko kudeatzaileen arteko hitzarmen baten bidez sortu da. Ez da ohiko turismo bulegoa izango, zerbitzu espezializatua baizik. Zestoako bulegoa kultur ondarearen informazioan espezializatuko da: Ekainberri eta ingurua, ondare arkeologikoa, Zestoako kultur ondarea, Urolakoa.
Bestalde, herriak eskaintzen dituen kultur ekintzak indartu asmoz, Zestoan zehar bisita gidatuak ere antolatuko dira ostiral eta larunbatetan, gai hauen inguruan: 'Zestoa, herri historikoa' eta 'Zestoa, bainu herria'. Lehenengoan harresien barrualdean zegoen herria ezagutuko da (Foruen plaza, Parrokia, Erdi Aroko etxeak...) eta bigarrenean harresien kanpoaldeko herria bisitatzen da (Zubiaurre, Lauiturri, Lili Jauregia, Bainuetxea, San Joan ermita....). Bisitak doakoak izango dira, Ekainberriko Informazio Bulegotik abiatuko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Erdaraz eta euskaraz egingo dira.
Zerbitzu berri honi buruzko informazioa Ekainberriko Bulegoan lor daiteke, bertara hurbilduz, 943 868811 telefonoan edo info@ekainberri.com helbide elektronikoan.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios