Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Costa Urola

GETARIA

Piraguismo, bela, surf, sup, pilates, igeriketa eta urazpiko jardueren ikastaroak haur, gazte eta nagusientzat
04.07.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Urarekin lotutako kirol eskaintza zabala uda honetan ere Getarian
Piragua ikastaroak eskainiko dira Malkorben, uztaila eta abuztuan.
DV. Kirola eta ura gogoko dutenek, aukera zabala aurkituko dute herrian aurtengo udan ere, Udalak uztaila eta abuzturako proposatutako ikastaro eskain-tza zabalarekin. Uztailean kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroez gain, aurtengo udan piraguismo, bela, surf, Sup (Stand Up Paddle), igeriketa eta urazpiko jardueren ikastaroak proposatzen ditu Udalak, haur eta nagusiei zuzenduak.
Horrela, 8 urtetik gorako haur, gazte eta helduentzat, piraguismo ikastaroak izango dira uztailaren 27tik abuztuaren 1era, abuztuaren 10etik 15era eta abuztuaren 24tik 29ra Malkorbe hondatzan, Kaxkardi Kirol Elkartearen eskutik, izena emateko epea uztailaren 20an itxiz. Bela nahiago dutenek, uztaila eta abuztuan helduentzat 20 orduko eta 7 urtetik aurrerako haurrentzat 30 orduko bela ikastaroak eskainiko ditu Kostabela Kirol Elkarteak Getariako kirol portuan, interesatuek 687835542 telefonoan izena eman dezaketelarik.
Gaztetape Surf Elkartekoek ere 5 eguneko (10 orduko) surf ikastaroa eskainiko dute uztailean, goiz edo arratsaldez, Zarauzko Surf Elkartean haur, gazte eta helduei zuzendua. Honetaz gain, Sup edo Stand Up Paddle eta pilatesa praktikatzeko aukera izango da aurten, Ibon Amatrianekin (Sup) eta Sol-ekin (pilates). Sup ikastaroak asteburukoak edo astekoak izan daitezke, ostiraletan trabesiak ere egingo direlarik. 10 urtetik gorakoei zuzendua. Pilatesa, berriz, hilabetekoa, astean bi egun. Izen ematea Malkorbe hondartzan bertan, edota 943890636 telefono zenbakira deituz.
Igeriketa ikastaroak ere izango diru 7 urtetik aurrerakoentzat, igerian jakitea beharrezkoa izanik hauetan parte hartzeko. Ikastaroak, 10 egunekoak, uztailaren 6tik 17ra eta 20tik 31ra eskainiko dira goizez (ordubetez) Malkorbe hondartzan. Azkenik, urazpiko jardueretan lehen urratsak eman nahi dituzten 12 urtetik gorakoen-tzat ikastaroa eskainiko du KSub urpeko zentroak uztailaren 14an. Tel.: 943140185.
Informazio gehiago Udaletxean (tel.: 943896024), Turismo Bulegoan (tel.: 943140957), edota www.getaria.net webgunean.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios