Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 19 marzo 2010

Costa Urola

USURBIL

Oilaskobiltzaile asko bildu ziren atzokoan eta giro bikainean igaro zuten egun osoa Ongi pasatzeko aukera asko izango dituzte gaur haurrek
04.07.09 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Santixabel jaiak aurrera doaz eta dagoeneko asteburua iritsi da. Atzokoan ere izan zen zer egin eta zertan gozaturik, ekitaldi desberdinak izan baitziren egun guztian zehar.
Oilaskobiltzaileak izan ziren goiztiarrenak. 6:00ak aldera zuten hitzordua eta baserriz baserri ibili ziren oilasko biltzen. Eguerdiko 13:00ak aldera itzuli ziren herrira eta bertako kaleetan kalejiran ibili ostean bazkaria izan zuten Askatasuna plazan.
Bien bitartean, txikienentzat VII. Pintura Lehiaketa izan zen frontoian goizean zehar. Margolan ugari egin zituzten haur eta gaztetxoek eta irabazleentzat sariak ere izan ziren.
Arratsaldez eta gau partean ere jai giroa izan zen nagusi. Oilaskobiltzaileen jokoak izan ziren dema plazan eta Artzabalen, Gure Pakea zahar egoitzaren aurrean XIX. Santixabel Igel Jokoa ospatu zen. Gauean Mendeku Itxua taldea eta Esne Beltza izan ziren giroa berotzen saiatu zirenak.
Umeen eguna
Gaurko, berriz, egitarau potoloa dago. Umeentzat bideratutako eguna izango da, baina honez gain beste hainbat ekitaldi izango dira goizean goizetik. Adin desberdinetako jendearentzat bazkaritarako egun aproposa izango da.
Haurrek herriko pilotalekuan bazkaltzeko aukera izango dute bakoitzak bere bazkaria eramanda. Gazteak Artzabalen bilduko dira eta nahi duten guztientzat Zikiro Jana izango da Askatasuna plazan, 14:30etik aurrera.
Gauean ere izango da aukerarik. Bertso saioa izango da lehendabizi, BTK batukada ondoren, dantzaldia Trikiziorekin frontoian eta kontzertua Artzabalen Skasti, Garabi eta Sutura taldeekin.
Hipoteca Smash: acaba con el suelo de tu hipoteca; tráela a Banesto

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Vocento
SarenetRSS