Borrar
Aktoreetako batzuk eta Mikel Rueda zuzendaria (ezkerretik bigarrena) Azpeitiko moja-ikastetxe zaharrean, atzo. /FELIX MORQUECHO
ZINEA

Saturrarango drama 70 urte geroago

Hasia da 'Izarren argia' filmaren errodajea, 1938an Ondarroako Saturrarango kartzelan girotutako istorioa kontatzen duena: ama baten borroka bere semea berreskuratzeko

FELIX IBARGUTXI

Jueves, 25 de junio 2009, 13:21

DV. 1938 eta 1944 urte bitartean, Francoren aldekoek Saturrarango (Ondarroa) seminarioa kartzela bihurtu zuten, emakumeentzako kartzela, hain zuzen ere. Euskal Herriko emakumezkoak ez ezik, Asturiaskoak ere eduki zituzten han giltzapean, eta Mesedetako mojak jardun ziren zaintzaile. Oso baldintza zailetan bizi behar izan zituzten emakume haiek, eguneroko gosea ez ezik jipoiak eta bortxaketak ere pairatuta. Hainbat urtez isilik gordetako bidegabekeria hura bistaratzen hasi zen orain dela urte gutxi ba-tzuk, oraindik bizirik zeuden emakume batzuei egindako elkarrizketa eta erreportajeen bidez. Eta orain, berriz, filma egiten hasi dira:.

Hasi berria da filmaren errodajea, aspaldi hustutako Azpeitiko moja-ikastetxe batean. Esclavas Descalzas direlakoen eraikuntza horretantxe egin zen iaz film musikala. Gaur egun eraikuntza-enpresa bat da hango jabe.

Emakumeei buruzko filma da eta ez du nolanahiko emakume sorta inguratu Baleuko ekoiztetxeak. Protagonista nagusiarena (Victoria) Barbara Goenagak egiten du, orain dela gutxi() filmean jardundakoa. Eta berarekin batera, eskarmentu handiko beste aktore hauek: Estibaliz Gabilondo, Klara Badiola, Amaia Lizarralde, Garbiñe Insausti, Sara Cozar, Teresa Calo, Amagoia Lauzirika eta Itziar Ituño. Mojen buruarena, berriz, (gaitzizenez ) Itziar Lazkanok egiten du, eta -n lan egindakoa, besteak beste.

Vallejo doktorea

Victoria deritzan emakume baten istorioa da da pelikularen arda- tza. 1938garren urtea da. Senarra -errepublikazalea bera- hil diote eta bera Saturrarango kartzelara ekarri dute. Han dagoela, semea kendu egingo diote eta galera hori eraman ezinezkoa gertatuko zaio. «Emakume haiek Saturrarana iristen dira ezer ez dakitelarik. Beren buruaren jabe izateari uzten diote, ezinbestean. Seme-alaba txikiak kendu egiten dizkiete eta gainera goseak akabatzen daude. Victoriak, berriz, gori-gori dagoen iltze bati heltzen dio, nola edo hala seme hori berreskuratu beharra daukalako», esan zuen Barbara Goenagak atzoko aurkezpenean.

Izan ere, Vallejo doktorearen teoriak islatzen dira filmean. Komandante ere bazen psikiatra haren iritziz, amak eta seme-alabak banatzea komeni zen komunismoa errotik galduarazi nahi bazen. Historialariek diotenez, teoria horietan oinarituta, 57 haur beraien amengandik banaduak izan ziren, eta adopzioan eskainiak errejimenaren ustez fidatzekoak ziren familia batzuei.

Sara Cozar aktoreak, berriz, esan zuen atzokoan «gure aiton-amonen historia» dela hau, eta «orain dela gutxi arte isilean edukitako kontua, erakutsi ez digutena eta familietan ere gordeta bezala eduki dutena».

Historialariek uste dute 177 lagun hil zirela Saturraranen, eta haietatik 59 bat haurrak zirela.

Filmaren zuzendaria Mikel Rueda da. Bilbon jaioa, film labur hauen egilea dugu: eta Azkeneko film labur hau, adibidez, Segoviako Festibalean saritua izan zen, eta beste 25etarako hautatua.

«Nik sineste erlijiosoak errespetatu egiten ditut, eta garai hartako erlijio-mota guztiak agertu nahi izan ditut. Agertzen dira guztiz gaiztoak eta maltzurrak diren mojak, eta baita benetak lan ona egiten ari zirela uste zutenak. Ez nuke modu manikeoan jokatu nahi», esan zuen zuzendariak atzokoan.

Errodajea euskaraz egiten ari dira, eta gero gaztelaniazko bertsio bati ekingo zaio, izenburu hau izango duena:

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saturrarango drama 70 urte geroago

Saturrarango drama 70 urte geroago