Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Costa Urola

Azpeitia

Elegune, enpresen euskalduntze programan, Udalak izandako jarrera salatu dute Atzera pauso gehiagorik ez dutela onartuko adierazi dute mahaikideek
17.06.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskara Mahaiak parte-hartzea sustatu eta erabakiak adostea eskatzen du
Euskara Mahaiko hainbat kide agerraldian. /E.A.
DV. Urtarrilean izandako udal gobernuaren aldaketarekin, Euskara Mahaiko hainbat kidek «kezkak» zituztela adierazi dute, berriro ere «lehengo funtzionamendura» itzuliko ote ziren, hau da, euskara mahaia aholku batzordea besterik ez zenekoa. Bost hilabeteren ondoren, kezkak «oraindik eta larriagoak» direla adierazi dute. «Atzera pausoak begi bistakoak dira, enpresen normalizazio planekin egin dutena adibide garbiena», diote.
Elegune proiektua enpresak euskalduntzearen aldeko euskara planak bideratzeko proiektua da eta iaz mahaian adostu zen enpresetara begira aurtengo planteamendua zein izango zen. Enpresen euskalduntzea burutu ahal izateko planteamenduaren inguruan azalpenik eman gabe, udal gobernuak aldaketak egin izana salatu dute: «Martxoan, orain arte lanean jardun duen enpresekin harremanak eten eta langile bat kontratatu dute inon aipatu eta erabaki gabe. Euskara Mahaian honen berri ez emateaz gain, euskara ba-tzordean ere ez dute inongo azalpenik eman».
Mahaikideek erabakiak hartu eta gero planen berri jakitea ez dela Euskara Mahaiaren egitekoa esan dute eta erabakiaren berri Azpeitia Zer? udal aldizkariaren bitartez jakin dutela ere gaineratu dute. «Udal Gobernuan gutxiengoan daudela kontutan izanik, non hartu da erabaki hau? Arlo honetan lanean gabiltzanok, Azpeitian Zer? aldizkarian argitaratutako erreportaje baten bidez jakin dugu honen berri. Maiatzean bildu zen berriro Euskara Mahaia, eta han azaldu ziguten proposamena zein zen, martxan jarri eta hiru hilabete beranduago. Zertarako? Zein da orduan gure betebeharra? Martxan jarriak dauden planen berri ematea? Ez luke hala izan behar. Proposamenak mahai gainean jarri eta hauek eztabaidatu eta adostu behar ditugu denon artean, denon ekarpenekin aberasgarriagoak izango baitira», adierazi dute mahaikideek.
Batzordeburuari eskaera
Maiatzeko Mahaian euskara ba-tzordeburu den Ana Mendizabalek gaizki jokatu zuela onartu zuen eta berriz horrelakorik ez dela gertatuko adierazi zuela esan dute. Hala ere, eragileek «atzera pauso gehiagorik» ez dutela onartuko diote. «Herritarren parte hartzea sustatu nahi badu, ezin da horrelako jokabiderik izan».
Duela bi urte aldarrikazten zuten bera aldarrikatzen jarraituko dutela esanez amaitu zuten Euskara Mahaiko hainbat kidek agerraldia. «Herritarren parte-hartzea sustatu eta adostasunik zabalenak lortu behar dira erabakiak hartu aurretik. Hori da batzordeburuari eskatzen dioguna».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS