Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Lunes, 13 febrero 2012

Tolosa Goierri

BEDAIO

Asteburu kulturaren baitan, Bedaioko gida turistikoa aurkeztu berri dute. Atzo, ludoteka zabaldu eta solasaldi berezia izan zen. Gaurko, mendi martxa antolatu dute

31.05.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Bedaion badago zer ikusi eta non gozatu
Bedaioko lagunak, Tolosako alkate eta turismo bulegoko teknikariekin. /KLISK
DV. Bedaioko bizilagunek, Tolosaldeko Turismo bulegokoekin batera, turismo gida berria kaleratu dute. Aste honetan aurkeztu zuten zazpi orrialde dituen gida berri hau. Bertan, Tolosako auzo honek dituen txoko politen eta puntu interesgarrien berri ematen du, besteak beste. Kolorez eta argazkiz beteriko gidan, bestalde, Bedaioko historia, pertsonaiak, Ingurutxoa, eta bestelako kontuak biltzen ditu. Gainera, Aralarko parke naturalaren sarrera bat dagoenez bertan, bisitariek egin ditzazketen ibilaldiak, ikusi ditzazketen paraje ederren hainbat datu ematen ditu.
Jon Azpiroz, Bedaioko bizilaguna eta auzoa bizirik mantetzeko lanean ari den taldearen kidea, gustora agertzen zen lortutako emaitzarekin «Bedaiok bisitarien-tzat dituen baliabideak biltzen ditu gida berriak. Uste dugu, lan polita egin dugula, auzoak gauza asko baititu erakusteko».
Solasaldi umoretsua
Bestalde, aste kulturalaren baitan, atzo Bedaioko ludotekaren inaugurazioa egin zen. Ludoteka, Artubi Elkartearen egoitzaren gainean dagoen lokalean kokatzen da. Bertan, haur eta gazteen liburutegia zabaldu dute auzolanean, bizilagunek txukundu eta gero. Ordenadore eta internetak mar-txan daudenez, auzoko gaztetxoek eta gainontzekoek ere, erabili ahal izango dituzte.
Hitzordu hau aprobetxatuz, Artubi elkartekek irratsaio berezia antolatu zuten atzo. Primerako gonbidatuak izan zituzten bertan: Abel Barriola pilotaria, Aimar Irigoien harrijasotzailea, Jose Manuel Goikoetxea 'Goiko' aktore eta ahots doblatzailea eta Iñake Irastortza aktorea. Beraientzat hamaika galdera prest zituzten 30 bat neska-mutil elkartu ziren zabaldu berri den ludotekan.
Saio guztia Txolarre irratia zuzenean entzun ahal izan zen eta baita ere, Balerditik mundura blogan. Bi orduko saioaren ondoren afaria egon zen, bertara hurbilduko ziren lagunentzat.
Mendi martxa gaur
Gaur berriz, asteburu kulturari amaiera emanez, goizeko 11etan txangoa bat egingo da Bedaio eta Lizartza mugetatik barrena. Sagardotegitik aterako dira, ondoren, oinez Zumizketa baserritik aterako geralarik.
Zelai eta pagadietatik barrena ordubete ondoren, Arraunetara iritxiko gera, beste ordubeteren barruan, Gaztelu, eta Orexatik barrena Lizartzan sartzeko. Hemen, Pagoluze izeneko tokian aurkituko dituzte enborrean 4.5 metrodun perimetroa duten pagoak, eta bertan baita ere, leize Gaiztok izeneko arkaitz zuloak ikusiko dituzte.
Bazkaltzeko ordua gertu dutelarik, Bedaion sartuko dira berriro, eta Pagohaundiko dolmenera abiatuko dira. Bertan egingo dute bakoitzak etxetik eramandako ogitartekoekin bazkaria. Azkenik, Jazkura jaitsi eta kotxez itzuliko dira partehartzaileak hasierako abiapuntura.
Mendi eta BTT martxa
Hurrengo hitzordua ekainerako ezarri dute Bedaioko Artubi elkartekoek. Hilaren 14ean izango da eta beste urte batez, Mendi eta BTT martxa burutuko da.
Martxak goizeko 7:30etan aterako dira oinezkoak eta 8:30 txirrindulariak. Aurten bidea zertxobait aldatu egin dute antolatzaileek hasiera hobea eta ederrago bat lortu nahirik. Zozketak eta otartekoak ere izango dira.
Izena ematea mendimartxa@bedaio.com edo www.bedaio.com helbideetan egin daiteke baita egun berbereab proba hasi eta ordu erdi lehenago arte.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS