Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Comarca

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV
Euskal Herri osoko udaletako eta euskalgintzako 100 teknikari baino gehiago bildu ziren Kultur Etxean antolatutako Udaltop topaketetan.
Ekitaldi hauek Lasarte-Oriako Udaleko euskara batzordearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaritzaren artean antolatu dira eta Eudel eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza izan dituzte laguntzaile.
Proiektuaren helburu nagusia udaletako-zerbitzuen urteroko topagune bihurtzea da, aldian-aldian interes handienak sortzen dituzten gaiak aztertu eta gai horren inguruko esperientziak trukatuz eta esperientzia horiek hobetzeko hausnarketa eginez.
Aurtengo lehen gaia 'Nola indartu euskararen erabilera familian?' izan da. Irekiera ekitaldian Udaleko euskara batzordeko lehendakari den Ricardo Ortegak eta Aldundiko euskara zuzendari den Estitxu Alkortak adierazi zuten modura, kalitate handiko ekarpen teoriakoak, egiten ari diren esperientzia zehatzak eta gaiaren inguruko ikerketa aplikatuak ekarri dira Lasarte-Oriako kulturetxera. Besteak beste, Mikel Zalbide, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ikertzaile eta irakaslea, Rául López, Nafarroako euskara-teknikaria eta J. Luis Agirretxe, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako elkarteko kidea, gerturatu ziren herrira beraien esperientziak eta aurkezpenak azaltzeko.
Udaltop topaketen amaieran parte hartzaileak oso gustura azaldu ziren jardueratan jasotakoarekin eta antolatzaileak animatu zituzten hurrengo urtean bigarren ekitaldia antolatzera.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS