Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Pasaia Errenteria

PASAIA

Lehenengo saioa 17:30ean izango da Alkateordetzan eta bigarrena, 19:00etan
12.05.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Ahozkotasuna eta Bertsolaritza' proiektuaren jaialdia ospatuko da bihar Trintxerpen
Karmengo Amaren ikasleak beste jaialdi batean. /M.L.
DV. Maiatzarekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere martxan da Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuaren barruko jaialdien aroa. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak herrialde osoko hainbat udal eta ikastetxerekin elkarlanean aurrera daramaten proiektuaren baitan, aurtengoan 7.000 ikasletik gora izango dira Gipuzkoa osoan zehar maia-tza eta ekainean egingo diren herri mailako 57 jaialdietan parte hartuko dutenak. Euskal Herri osoan diren 12.500 ikasleen lagin bat izango da Gipuzkoakoa, ez horregatik, ordea, inportantzia gutxiagokoa.
Pasaiako Udalak lagunduta, Pasaia Lizeoan eta Karmengo Aman daukate egitasmoa martxan azken 4 urteetan. Lizeoan 5. eta 6. mailako 120 bat ikasle eta Karmengo Aman 4. eta 5. mailako 80 bat ikasle ari dira ahozkotasuna lantzen bertsolaritza oinarri hartuta.
Bertsoaren eta honek dakar-tzan baliabideen bitartez irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrizketarako zein temarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat lantzen saiatzen dira proiektuaren partaide diren irakasle eta ikasleak. Maiatzeko bertso-jaialdi hauek honen guztiaren erakusgarri izan nahi lukete, beti ere jaialdi mota honek bere-berezkoa duen umore onari leku eginez.
Beti da motibagarri Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektuan parte hartzen duten ikasleentzat ikasitakoa jendaurrera eramatea; jaialdi hauek ematen duten aukera baliatzea, beraz, modu bikaina da egiten duten ahaleginari esker ona adierazteko.
Pasaian gaur egingo dira urte amaierako jaialdiak Trintxerpeko alkateordetzan, hain zuzen ere,. Lehenengo saioa 17:30ean hasiko da -Karmengo Amako 4. mailakoak eta Lizeoko 5.mailako ikasleak- eta 19:00etan, berriz, bigarrena -KAHE 5. mailakoak eta Lizeoko 6. mailakoak-.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS