Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Comarca

LASARTE-ORIA

Euskararen erabilera familian nola indartu izango da hizpide Lasarte-Orian

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskara Zerbitzuen Topaketak izango dira, gaur eta bihar, Kultur Etxean
Familietan euskararen erabilera nola indartu aztertuko dute topaketetan.
DV . Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduak antolatutako Udaltop Euskara Zerbitzuen I. topaketak izango dira gaur eta bihar herriko Kultur Etxean.
Topaketa hauek udaletako euskara-zerbitzuek egiten duten lana aztertuko dute eta horretarako parte-hartzaileen artean esperientziak trukatu, hobetu eta elkarlanean abiatzeko helburua izango dute. Jardunaldiak bi egunez luzatuko dira eta aurten lehenengoz landuko duten gaia Nola indartu euskararen erabilera familietan? izango da.
Urtero egiteko asmoarekin jaiotako topaketa hauek lehentasunez, EVPNko esparruak izango dituzte gai nagusi bezala, familia, aisia edo enpresa mundua. Hala ere, bistakoa da gai horiek ikuspegi eta azpigai askotatik azter daitezkeela eta hala egin beharko dela. Edozein kasutan, beti zaindu beharreko irizpidea izango da udalerri mailan aplikatuak edo aplikagarriak diren gai edo esperientziak izatea. Aipatutako gaiez gain, euskara-zerbitzuetako teknikarientzat interesgarriak izan litezkeen beste gai batzuk ere izan daitezke aztergai.
Programazioa
Partaideek dokumentazioa jaso beharko dute gaur Kultur Etxean goizeko 9:00etan. Irekiera ekitaldia, berriz, 9:30ean izango da eta bertan izango dira Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia; Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko burua eta zinegotzia; Jokin Azkue, Eudel-eko ordezkari modura eta Joseba Lozano, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
Lehendabiziko hitzaldia Mikel Zalbidek emango du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko kide bezala 10:00etan. Ordu eta erdi geroago, atsedenaldiaren ondoren, Rosa Ramos eta Patri Arburua Nafarroako euskara-teknikariak Nafarroako udaletako esperientziaz arutyji dura. Ondoren, José Luis Agirretxek Familia bidezko euskararen jarraipena Oarsoaldean hi-tzaldia emango du. Eguerdian, Karmele Aurrekoetxeak Karmelo ikastolako esperientziak aurkeztuko ditu. Hitzaldiez gain, bazkaria izango dute partaide guztiek Goiegi jatetxean. Eta arratsaldean, 15:30ean, HPSko kide batek, Pablo Sagardoyk, EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioaz hitz egingo du. Bukatzeko, 16:00etan, Bikoteen artean hizkun-tza ohituren aldaketa. Ikerketa-lana, azalduko du P. Suberbiolak.
Bihar ere hitzaldiak egongo dira eta ondoren, jardunaldien ebaluazioa, jarraipena eta amaiera egingo da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS