Elgoibarko ikastetxeek amaitu dute Klik eta Kliken partaidetza

Klik eta Klik soilik interneten bidez garatzen den proiektua da

Maialen Aranguren./
Maialen Aranguren.

DV. Elgoibarko ikastetxe guztiek; hau da, Nuestra Señora del Pilar ikastetxea, Elgoibarko institutoa eta Elgoibarko ikastola, Klik eta Klikeko seigarren edizioan aritu diren hogeitahamar ikastetxe gipuzkoarrak bezala, amaitu dute partaidetza interneten bidez garatzen den proiektu honetan.

Klik eta Klik Digital Vascak asmaturiko tresna pedadogikoa da eta internetek hezkuntzan duen ahalmena aprobetxatuz, ikasleen artean giza baloreak zabaltzea du helburutzat.

Berriro Klik eta Kliken

Aurten, berriro ere, Elgoibarrek Klik eta Kliken parte hartzea erabaki du Udalaren laguntzarekin. Gazteria teknikaria den Maialen Arangurenek Elgoibarrek Klik eta Kliken «parte hartze oso ona» duela dio.

Arangurenen ustez, interneten bidez soilik garatzen den ekimen hau «oso proiektu interesgarria da eta horregatik aurrera eraman dugu. Momentu honetan funtsezkoa da teknologia berriak erabiltzea ikasleengana iristeko oso modu erraza eta egokia baita».

Klik eta Klik-en amaituriko seigarren edizio honetako nobedaderik garrantzitsuena ikastetxeetan egin diren elkarrizketa digitalak izan dira.

Ikasleek hilabete batez lanean jardun dute gai bat prestatzen. Jarraian, gai horretan aditua den pertsona batekin elkarrizketa digitala egiteko aukera izan dute eta beste ikastetxeetako ikasleek zuzenean jarraitu ahal izan dituzte elkarrizketak, sor-tzen zitzaizkien zalantzak momentuan galdetuz.

Klik eta Klikeko beste nobedade nagusietako bat multimedia editorean egin diren hobekun-tzak izan dira. Hauei esker, ikasleek bideo eta argazkiak sartu izan dituzte bere lanetan, baita testuaren tamaina eta kolorea aldatu ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos