oiartzun. DV. Atzo eguardian, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan, Haur Hezkuntzako 2 urtekoen eraikina eta aterpe-pilotalekua inauguratu ziren. Inauguraketan, besteak beste, ondorengo agintari hauek hartu zuten parte: Arantxa Jaka, Hezkuntza Lurraldeko ordezkaria, Lourdes Isasa, Herri Eskolako ikusgaia, Aitor Etxeberria, Oiartzungo Alkatea, Arantza Arrese, Oiartzungo Alkate ordea, Lurdes Lasa Elizalde Herri Eskolako LHIko zuzendaria eta Jesús Gonzalez Elizalde Herri Eskolako DBHko zuzendaria. Gonbidatuei ongi etorria egiteko, HH2ko eraikinean, Txalaparta, bertsuak eta aurreskua eskaini zioten bertako ikasleek. Lehen, Hezkuntza Lurraldeko ordezkariak, Arantxa Jakak, hitz egin zuen, elkarkidetzan egindako eraikin bat inauguratzeak duen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, HH2ko eraikinari bisita egin zen eta jarraian aterpe- pilotalekuaren inaugurazio izan zen. Hemen, bertsolariek herriko Alkate jaunari, aterpe-pilotaleku berriarengatik eskerrak eman ezik, belarrezko futbol zelaia bat eskatu zioten. Aitor Etxeberia, Alkateak, futbol zelai bat dekretuz ezin dela onartu eta inauguratzen ari ziren aterpe-pilotalekua «orain dagoen bezain polita» mantentzeko gonbidapena luzatu zien bertako gazteei.
Asteburuko futbol partidak
Asteburu honetan, Ugaldetxo futbol zelaian, ondorengo partida hauek jokatuko dira: gaur, arratsaldeko 16:30etan, 1. Erregionala: Oiartzun K.E.-Beti Gazte; arratsaldeko 15:30, OHO. Jubenila: Oiartzun K.E.-Billabona; arratsaldeko 17:30, 1. Jubenila: Oiartzun K.E.-Behobia; Eguerdiko 12:30, 1. Kadete A: Oiartzun K.E.-Hondarribia; Goizeko 11:00, Neskak-8: Oiartzun K.E.-Hernani; Goizeko 11:00, Neskak-8 B: Oiartzun K.E.-Sto.Tomas Lizeoa; Goizeko 9:00, Eskolarrak: Orereta E-Lizeoa A; eta, Eskolarrak: Orereta C-Haurtzaro B Goizeko 10:00, Eskolarrak: K. Mitxelena A-K. Mitxelena B; eta, Eskolarrak: Orereta D-Lizeoa B. Bihar igandea, arratsaldeko 16:30, 1. Infantila: Oiartzun K.E.-Intxaurrondo.