Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Costa Urola

GETARIA

Gaur, 19:30etan, lehen hitzaldia Xabier Alberdi eta Jesús M. Pérez Centenorekin
26.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Getariako historiaren berrikusketa egingo duen hitzaldi zikloa gaur hasiko da udaletxeko pleno aretoan
Prentsaurrean egin zuten atzo, udaletxean.
DV. Gaur hasiko da 'Getariako historiaren berrikusketa' hitzaldi zikloa, arratsaldeko 19:30etan pleno aretoan Xabier Alberdi eta Jesús Manuel Pérez Centenok, Zehazteneko arduradunak biak, lehena historian doktorea eta bigarrena arkeologoa, eskeiniko duten 'Erromanizazioa eta ondorengo mendeak' mahai-inguruarekin.
Hitzaldi zikloa urtean zehar banatuko diren 12 saioetan dago egituratuta, batzuk banakakoek eskeiniak eta besteak mahai-inguruan landuko direnak iritzi ezberdinak biltzeko, baina guztiak adituek eskainiak, unibertsitate ezberdinetako irakasle eta katedradunak. Horretaz arduratuko dira hainbat historialari, baina baita espezialitate ezberdinetako adituak ere, gure herriaren historia ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko: zuzenbidearen historia, garai ezberdinetan adituak, antropologoak, hizkuntzalariak, arkeologoak... Getariaren 2000 urteko historia aztertuko dute hauek, Getariaren lehen berriak ditugunetik, erromatar garaian, fueroak kentzen direneko XIX. mendera arte, gaur hasi eta abenduaren 17an itxiko den hitzaldi zikloan.
Hau prentsaurrean aurkeztu zuten atzo proeiktuaren bultzatzaileetako biek, Xabier Alberdi eta Jesús Manuel Pérez Centenok, Andoni Aristi alkatearekin eta Ekaitz Balentziaga Kultura gaietako zinegotziarekin batera, hitzaldi ziklo honen garrantzia azpimarratuz eta herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Hitzaldi guztien akta jasoko dela iragarri zuen alkateak, etorkizunerako Udalaren esku geratuz, aukera aprobetxatu zuelarik ere aurkezpen honetan eskerrak emateko, eginiko lan itzelagatik, proiektua jorratu duen boskoteari: Xabier Alberdi, Jesús Manuel Pérez Centeno, Fernando Txueka, Idoia Arrieta eta Pello Iribar. Hitzaldiek ez dute orden kronologiko bat jarraitzen, Xabier Alberdik berak azaldu zuen bezala, besteak beste, Getariaren fundazioari buruzko mahai ingurua irailean egin nahi izan dutelako, hiribilduaren fundazio datarekin bat eginez.
Hitzaldiak abendura arte
Esan bezala, 12 izango dira gaurtik abendura arte eskainiko diren saioak, 14 izanik bertan jorratuko dire gaiak, hitzaldi guztiak udaletxeko pleno aretoan izanik, arratsaldeko 19:30etan.
Gaur, 'Erromanizazioa eta ondorengo mendeak' mahai-ingurua izango dugu, hitzaldi ziklo honi hasiera emanez. Hortik aurrera, hilero hilero, gure herriaren historiarekin lotutako gai eta garai ezberdinak jorratuko dituzte adituek hitzaldietan: itsasoa XV-XIX. mendeetan, Erligiotasuna marinel eta nekazarien bizitzan, hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik Getaria toponimoaren jatorria, nekazaritzan mahasgintza eta txakolina, Konbentzioa eta Karlismoa Getarian, Getariaren Fundazioa, arkitektura eta urbanismoa (elizaren papera eta arkitektura zibila), Elkano pertsonaia bera eta XVI. mendean medikuntza eta gaixotasunak nabigazio luzeetan, Getariako ospitale eta sorospena, ontzigintza eta itsas tresnak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS