Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Costa Urola

ORIO

Amets Arzalluz bertsolaria eta Txomin Txueka argazkilariaren eskutik
25.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Kultur etxean gaur Boliviari buruzko ikus-entzunezkoa ikusgai
Boliviako berri sakona ezagutzeko aukera izango da gaurkoan.
DV. Amets Arzallus bertsolariak eta Txomin Txueka argazkilari getariarrak Boliviari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute kultur etxean gaur, asteazkena, arratsaldeko, 19.00etan hasita. Ikus-entzunezkoa aurkezteaz gain, bertan izango dira, bertaratzen direnen galderak-eta erantzuteko.
Emanaldiak 'Illimani, izpiak eta hizkiak' du izena eta Korrika Kulturalaren barruan antolatu du Orioko Korrika batzordeak, Udalaren laguntzarekin.
Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien. Argia aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai gero Durangoko azokan, 'Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak'.
Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun.
Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS