Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 18 marzo 2010

Alto Deba

ALTO DEBA

Euskal musika tradizioko hainbat doinu eder interpretatuko ditu. Kontzertua arratsaldeko 18:30etan hasiko da

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Iñigo Agirrek kontzertu bat eskeintzen du gaur euskaltegian
OÑATI. DV. Udal Euskaltegiaren 25. urteurreneko egitarauaren barruan, Kutxako Ekintza Sozialaren laguntzarekin, Iñigo Agirrek tolosarraren kontzertua eskeiniko du arratsalde honetan, 18:30etan, euskaltegian bertan.
Ordubete inguruko saioa izango da eta euskal musika tradizioko hainbat doinu eder interpretatuko ditu.
Euskal musika tradizioak oso aberastasun handia du. Alabaina, gaur egun, ez du horralako oihartzunik gitarra klasikoaren munduan. Horregatik, eta hutsune hori betetzearren, artistak kontzertu bat prestatu du, euskal doinu eder horiek oinarritzat harturik.
Moldaketa propioak
José de Azpiazu oñatiarra, Aita Donostia edota Fernando Fernández Lavie bezalako musikari handiek sortu eta moldatuko doinuak joko ditu Agirrek, bere moldaketa propioak eginez, beti ere. Besteak beste, 'Nere Amari' ('Hiru damatxo'ren aldakuntza, José de Azpiazuk moldatua), 'Oinazez' (Aita Donostia), 'Itsasoa' (Herrikoia), 'Maitia nun zira' (Herrikoia), 'Haurtxo txikia' (Herrikoia),eta 'Zortziko' (Luis Marianoren omenez),adibidez.
Horiez gain, saioa borobiltzeko, bertaratzen diren guztiekin batera kantatzeko beste abesti eder eta ezagun batzuk ere eskainiko ditu; adibidez, 'Lau teilatu', 'Lúa lúa', 'Xalbadorren heriotzean',....
Iñigo Agirre tolosarrak Donostiako kontserbatorioan egin ditu goi mailako ikasketak gitarra klasikoan, Bower, David Russel, Eduardo Baranzano, Pradillo,... bezalako maisu handiekin. Estatu osoan zehar zein atzerrian kontzertu ugari eman izan ditu bakarlari gisa.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Vocento
SarenetRSS