Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Alto Deba

24.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Urko Menaiaren emanaldia gaur Arkupe kultur etxean
Urko Menaia gaur iluntzean Aretxabaletako kultur etxean izango da.
ARETXABALETA DV. Gaur iluntzeko 19:30etan Urko Menaiaren emanaldia izango da Arkupe kultur etxean. Sarrera dohanik izango da. Arte ederren fakultatean ikasten ari zela eman zuen bere lehenengo kontzertua Babel eta Laberintoa deitutako proiektuan. Garai horretan Kresala dantza taldeko gitarrajolea zen eta Gangollen (Galles), Huelva eta Cantonigros (Catalunya) jaialdietan parte hartu zuen.
Gero, Idoia Oteizarekin Fanniplatz Tangoa osatu zuen. Bertan tango argentinarra eta euskal musika batera jorratzen zuten.
De Recuerdos y Tango ikuskizun handiaren abeslaria izan zen: Donostiako Antzoki Zaharra, Andoaingo Bastero, Zornotzako Antzokia, Arriola Antzokia... Euskal kantak abestuz zenbait plaza ezagutu ditu eta 2006n Herri kantak izeneko diskoa plazaratu du.
Bere konposizio propioei dagokionez oso jeloskor gorde ditu bere kantuak. Urteetan konposatutako kantak dira eta kontzertu pare batean soilik entzun ahal izan ditugu. 2006an Michel Labeguerie kanta berrien sariketan bigarren suertatu zen eta Gipuzkoako Kantu Txapelketan konposizio berrien saria jaso zuen.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa