Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Sábado, 26 mayo 2012

Alto Urola

URRETXU

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egingo dute lan herritarrei Internet bidezko izapidetzearen inguruko prestakuntza
22.03.09 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Urretxuko KZguneak Administrazio elektronikoaren hastapenerako ikastaro berrirako izen-ematea ireki du; bertan, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiarekin, Administrazio zentralarekin eta Udalarekin elkarri eragiten irakatsiko dute. Ikastaro horretan, besteak beste, errolda papera nola eskatu dezakegun, enplegu eskaintzetara sartzen, aldizkari ofizialak aztertzen, foru ogasunekin izapidetzeak egiten edo zirkulazioaren inguruko informazioa lortzen ikasi ahal izango dugu.
KZgunea zentroak, Eusko Jaurlaritzaren eta Urretxuko Udalaren elkarlanari esker, Euskadin Administrazio elektronikoa eragilean bihurtzea oinarri duen etapa berriari ekin dio. Horretarako, Administrazio elektronikoaren inguruko ikastaro hau jarri du abian; horren helburua edozein administraziok eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak ezagutaraztea da.
Ikastaroan, herritarrak
online-
ko Administrazio berrian treba-tzeaz gain, erabilera horren bidez administrazioko izapidetzeetan itxaron denborak murriztu, kostuak gutxitu (paper nahastea, bidaiak eta abar) eta Interneten inguruko konfiantza eta segurtasuna areagotu nahi dira.
Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa izango da; presentziala eta doakoa da eta aurretik KZgunean eman beharko da izena. Informazioa gehiago lortu nahi izanez gero, Barrenkalean dagoen zentrora joan edo telefono zenbaki honetara deitu ahalko duzu: 943725359.
Ikastaroko edukien artean, besteak beste, hauek daude: Osakidetzan hitzordu medikoa nola eskatu, jaiotza-ziurtagiria nola lortu, enplegu-bilaketa, liburutegien Euskadiko sarean liburua topa-tzea, errenta-aitorpena egitea edo laneko bizitza aurkitzea.
Gainera, Udaleko web orriarekin elkarri eragiten irakatsiko digute hauek egiteko: ziurtagiriak eskatu, ordainketak egin, kale izendegia ikusi...
Urretxuko KZgunea 2001 urtean ireki zen eta ordutik 1.179 pertsonek inskripzioa egin zuten, eta haien artean, 676 Internetari buruzko hastapen ikastaroa ikasi zuten
.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS